Zabaleta dorretxea

Zabaleta dorretxea
Kaxerna dorretxea
Kultura ondasuna
Zabaleta dorretxea, hego-ekialdetik —Onin errekaren bestaldetik— ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLesaka
Koordenatuak43°14′47″N 1°42′12″W / 43.2465°N 1.7033°W / 43.2465; -1.7033
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0007320

Zabaleta dorretxea edo Kaxerna dorretxea Nafarroako Bortziriak eskualdeko Lesaka udalerrian dagoen dorretxe bat da. Hain zuzen ere, herrigunean kokatzen den Arretxea karrikan dago, Lesakako udaletxearen atzealdean eta Onin errekaren alboan.

Historia

XV. mendean eraiki da, 1444an Joanes II.a Nafarroakoak dorretxeko jauna zen Otxoa López Zabaletakoari Lesaka udalerria gipuzkoarrengandik defendatzeagatik haiek erretako bere dorretxea berreraikitzeko diru laguntza eman zion.[1]

Bestalde, jada XIX. mendearen hasieran eta Napoleondar Gerretan dorretxeak Wellington britainiar duke ospetsuaren gudarosteei ostatu eman zien.[1]

Gaur egun, jabetza pribatuko eraikina izanik, etxebizitza partikular modura erabilia da.[2] 2009an eraberritze lanak izan zituen.[1]

Iruditegia

  • Onin ibaia eta Behe plaza, atzealdean Zabaleta dorretxea ikus daitekeelarik.
    Onin ibaia eta Behe plaza, atzealdean Zabaleta dorretxea ikus daitekeelarik.
  • Zabaleta dorretxea hego-mendebaldetik.
    Zabaleta dorretxea hego-mendebaldetik.

Erreferentziak

  1. a b c Eraberritze batel Lesakako XV. mendeko Zabaleta dorretxea zaharberrituko du. Diariodenavarra.com[Betiko hautsitako esteka] (Gaztelaniaz)
  2. Zabaleta dorretxea. Monumentalnet.org (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269140
  • Commonscat Multimedia: Palace of Zabaleta / Q12269140

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0007320
  • Wd Datuak: Q12269140
  • Commonscat Multimedia: Palace of Zabaleta / Q12269140