Ynys Môngo kostaldeko ibilbidea

Anglesey kostaldeko 200 kilometro inguruko ibilbidea gorriz adierazita.

Ynys Môngo kostaldeko ibilbidea (galeseraz Llwybr Arfordirol Ynys Môn eta ingelesez Anglesey Coastal Path, formalki Isle of Anglesey Coastal Path) Galesko iparraldean dagoen Ynys Môn uharteko kostaldea zeharkatzen duen oinezkoen ibilbide luzea da. Era berean, Galesko kostaldeko ibilbidearen zati da.

Ibilbideak Anglesey uhartearen ia itzulinguru osoa burutzen du, bi lekutatik bakarrik igarotzen ez dituelarik: Plas Newydd eta Llanfachraeth. Nahiz eta itzulinguru bat burutu eta edonork nahi duen lekuan hasi eta amaitzen den, ofizialki Holyhead udalerrian hasi eta amaitzen da. Bidezidorra ibilbide osoan ongi adierazita dago.

Ibilbidea

Anglesey kostaldeko ibilbideko seinalea.
Porth Dafarch, Trearddur.
Benllech inguruan.

Holyhead udalerrian hasi eta bidezidorra erlojuaren norantzaren aurkako zentzuan burutu ezkero, ibilbidea honako leku hauetatik igarotzen da:

  • Holyheadeko portua, Angleseyko udalerririk handiena
  • South Stackeko itsasargia, hegaztien behatokia
  • Porth Dafarch
  • Trearddur
  • San Gwenfaen-en putzua
  • Rhosneigr
  • Barclodiad y Gawres, neolito aroko hil-ganbera
  • Llangwyfan udalerriko uhartearen eliza
  • Aberffraw
  • Llangadwaladreko eliza, Cadfan ap Iago zenaren hilobia
  • Ynys Llanddwyn
  • Llanidan, Thomas Williams zenaren hilobia
  • Britannia zubia
  • Swellies
  • Tysilio uhartea
  • Menai Zubi Esekia, Thomas Telfordek eraikia
  • Menai Bridge
  • Beaumaris
  • Penmon eta Puffin uhartea
  • Traeth Coch (Marrazo Gorriaren badia)
  • Benllech
  • Moelfre
  • Royal Charter ontziaren hondoratzearen oroitarria
  • Bahía Dulas
  • Porth Amlwch
  • Llanbadrigeko eliza
  • Cemaes
  • Wylfaeko zentral-nuklearra
  • Cemlyn badia eta zingira
  • Llanrhwydryseko eliza
  • Porth Swtan
  • Stanley dikea, Menai Zubi Esekiaren antzera Thomas Telfordek eraikia
  • Penrhos Landa Parkea
  • Holyhead

Kanpo estekak

  • Anglesey kostaldeko ibilbidearen webgunea (Galeseraz) (Ingelesez)
  • Anglesey Walking Festival - Angleseyko Ibiltarien Jaialdia (Ingelesez)
  • Anglesey kostaldeko ibilbidearen doaineko online webgunea[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
  • Anglesey kostaldeko ibilbidearen argazkiak geograph.org.uk webgunean (Ingelesez)
  • Anglesey Walking Network, Anglesey Konderriko Kontseiluaren babespean sortutako taldea, uhartean oinezko ibilbideekin loturiko turismoa bultzarazten du. (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3402701
  • Commonscat Multimedia: Anglesey Coastal Path / Q3402701

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 313254102
  • Wd Datuak: Q3402701
  • Commonscat Multimedia: Anglesey Coastal Path / Q3402701
53°08′05″N 4°24′53″W / 53.13483°N 4.41470°W / 53.13483; -4.41470