Wadden itsasoa
Wadden itsasoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Itsasoaren mapa | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | viii, ix, x |
Erreferentzia | 1314 |
Kokalekua | Herbehereak Alemania Danimarka |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 53°32′N 6°53′E / 53.533°N 6.883°E / 53.533; 6.883 |
Izen ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Wadden itsasoa (nederlanderaz: Waddenzee, alemanez: Wattenmeer, behe-alemanez: Wattensee edo Waddenzee, danieraz: Vadehavet, mendebaldeko frisieraz: Waadsee) hego-ekialdeko Ipar Itsasoko marearteko zabalgunea da.
Bere biodibertsitate hain inportantea da ezen 2009an UNESCOk bere herbeheretar eta alemaniar eskualdeak Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen.
Geografia
Ipar-mendebaldeko Europa kontinentala eta Frisiako uharteen artean kokatuta dago, hiru estatutan banatzen delarik: Herbehereak, Alemania eta Danimarka. Den Helderretik (Herbehereak) Esbjergeraino (Danimarka) 500 kilometro luze den kostaldea hartzen du eta 10.000 km²-ko azalera dauka.
Bioaniztasuna
Fauna aberatsaren barruan, hegazti migratzaileak azpimarratzekoak dira lehenik eta behin. Lokatzetan eta ur-ertzetan dabiltzan txoriak, ahateak, antzarak, kaioak eta txenadak, besteak beste. Itsas-ugaztunen artean, itsas txakur arruntak, itsas txakur grisak, mazopak eta izurde muturzuriak bertako espezieak dira.
Parke Nazionalak
Ingurunea babesteko Parke Nazionalak sortu dira. Alemaniak hiru parke sortu ditu bakoitza dagokion estatuak kudeatzen duelarik:
- Saxonia Beherea
- Hanburgo
- Schleswig-Holstein
Danimarkak ere Parke Nazionala eratu du 2010an.
Iruditegia
- Ilunsentia.
- Paisaia hodeiekin.
- Eider estuarioa.
- Padurak.
- Itsas txakur arruntak Herbehereetan (Terschelling).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Alemanez)(Nederlanderaz)Wadden Sea World Heritage (UNESCO).
- Datuak: Q26080
- Multimedia: Wadden Sea / Q26080
Gizateriaren Ondarea Herbehereetan | ||
---|---|---|
Amsterdamgo defentsa lerroa • Amsterdamgo ubideak • Beemsterreko polderra • Ir.D.F. Woudagemaal • Kinderdijk-Elshout erroten multzoa • Schokland eta inguruak • Rietveld Schröder etxea • Wadden itsasoa 1 • Willemstadeko hirigune historikoa Oharrak: 1Alemaniarekin batera |