Victor Bruce (Elgingo IX. kondea)
Victor Bruce (Elgingo IX. kondea) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() ![]() | |||||||
← Alfred Lyttelton (en) ![]() ![]()
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Montreal, 1849ko maiatzaren 16a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Dunfermline, 1917ko urtarrilaren 18a (67 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | James Bruce | ||||||
Ama | Mary Louisa Bruce, Countess of Elgin | ||||||
Ezkontidea(k) | Lady Constance Mary Carnegie (en) ![]() Gertrude Lilian Sherbrooke (en) ![]() | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Leinua | Bruce etxea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Balliol College | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | ![]() |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8d/EarlofElgin.jpg/260px-EarlofElgin.jpg)
Victor Alexander Bruce, Elgingo IX. kondea, Kincardineko XIII. kondea, (Montreal, 1849ko maiatzaren 16a - Dunfermline, 1917ko urtarrilaren 18a) britainiar politikaria izan zen. Elgingo VIII. kondearen semea. Politikari liberal eskuindarra zen. Indiako erregeordea izan zen 1894-1899 bitarteko urteetan. Garai hartan istilu handiak izan ziren Indian; ekonomia-arazoak, borrokak mugetan, eta abar. Indiako erregeorde-lanetan ez zuen arrakasta handirik izan. Ingalaterrara itzuli zenean zaldun izendatu zuten. 1905etik 1908ra bitartean Kolonietako Idazkaria izan zen Sir Henry Campbell-Bannermanen agintaldian. 1908an utzi zituen bere kargu publikoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Bruce (Elgingo IX. kondea) ![]() |
Datuak: Q336771
Multimedia: Victor Bruce, 9th Earl of Elgin / Q336771