Txinako geografia

Txinako mapa fisikoa

Txinako geografia oso aldakorra da herrialdeak duen tamaina dela eta. Mugakide hauek ditu: Errusia eta Mongolia iparraldean; Ipar Korea, Itsaso Horia eta Txinako itsasoa ekialdean; Vietnam, Laos, Myanmar edo Birmania, India, Bhutan, Sikkim eta Nepal hegoaldean; eta Pakistan, Afganistan, Tadjikistan, Kirgizistan eta Kazakhstan mendebaldean.

Azalera, berriz, 9.600.000 km²-koa du. Tibet konkistatu zuenetik munduko hirugarren herrialderik handiena da, Errusiaren eta Kanadaren atzetik. Bere tamaina dela eta klima eta inguru ezberdinak ditu. Ekialdean, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoaren kostaldetan lautada oso populatu handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da eta hegoaldean muino txikiak daude. Zentruan Ibai Horia eta Yangtze ibaiak daude, beraien delta handiekin. Gainera Mekong, Brahmaputra, Amur, Huai He eta Xi Jiang ibaiak daude Txinan.

Mendebaldean mendilerro handiak daude, Himalaia kasu, zeinen punturik altuena, Everest mendia, Txinan dagoen. Goi-ordokietan paisaia erdi-lehor edo desertu klima daude, Takla-Makan eta Gobin kasu.

Topografia

Mendiak

Klima

Sakontzeko, irakurri: «Txinako klima»

Hidrologia

Sakontzeko, irakurri: «Txinako ibaien zerrenda»

Ibaiak

Lakuak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q839778
  • Wd Datuak: Q839778


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.