Tokikom

Tokikomen logoa
Tokikomen logoa

Tokikom, tokiko komunikabideen bateragunea, 2012an sortutako irabazi asmorik gabeko sozietate mugatua da, euskarazko tokiko hedabideak sustatzea helburu duena.

Jatorria eta bazkideak

Tokikomen sortzaileak Topagunean federatutako toki komunikabideak dira. Krisi ekonomikoak komunikabideon zeukan eragin negatiboa, erakundeekiko harremanak bizkortu beharra, eta garaian sortze prozesuan aro zen Hekimen, euskal hedabideen elkartearen sorrera prozesua ere erraztu eta bizkortu beharra ikusita, Euskaltzaleen Topaguneak eta haren hedabide saila osatzen zuten 20 bazkidek, sail horri ahots eta izaera juridiko propioa ematea erabaki zuten.

Horrela, Tokikom elkarte mugatua eratu zuten, 2012ko martxoan, aipatutako 20 hedabideak eta Topagunea bera bazkide zituela. Sorrera fasean Topagunearekiko lotura bermatzeko, artean haren presidentea zen Mikel Irizar izendatu zuten Tokikomeko presidente. Kargu hori Urko Aristi kazetariak hartu zuen 2014an, Araitz-Beteluko Mailope hilabetekariaren ordezkari gisa, eta Jone Guenetxeak 2017an, Durangaldeko Anboto astekariaren izenean.

Toki komunikabideak

Hauek dira Tokikom sareko toki komunikabideak:[1]

  1. 28 kanala
  2. Aiaraldea
  3. Aikor
  4. Aiurri
  5. Alea
  6. Amezti
  7. Anboto
  8. Antxetamedia
  9. Ataria
  10. Barren
  11. Begitu
  12. Erran
  13. Euskalerria Irratia
  14. Geuria
  15. GiTB
  16. Goiena
  17. Guaixe
  18. Hiruka
  19. Karkara
  20. Kortezubi
  21. Kronika
  22. Maxixatzen
  23. Nabarniz
  24. Uriola
  25. Uztarria

Erreferentziak

  1. «TOKIKOM - Toki komunikabideen mapa» tokikom.eus 2015-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).

Kanpo estekak

  • "TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea"
  • "TOKIKOMeko kide diren komunikabideen zerrenda eta mapa"
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16518982
  • Wd Datuak: Q16518982