Terin Humphrey

Terin Humphrey
Bizitza
JaiotzaSt. Joseph (Missouri), 1986ko abuztuaren 14a (37 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Alabama (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Parte-hartzailea
  • gymnastics at the 2004 Summer Olympics – women's uneven bars (en) Itzuli

Terin Humphrey (St. Joseph, Missouri, 1986ko abuztuaren 14a) AEBetako gimnasta artistikoa da, 2004ko txapeldunorde olinpiko bikoitza barra asimetrikoen eta taldekako proban, eta 2003ko munduko txapelduna taldekakoan.[1][2]

Kirolari ibilbidea

Anaheim-en (Estatu Batuak) egindako Munduko Txapelketan, taldekako urrea eskuratu zuen, Errumania eta Australiaren aurretik; hauek izan ziren haren kideak: Chellsie Memmel, Carly Patterson, Tasha Schwikert, Hollie Vise eta Courtney Kupets.

2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan, barra asimetrikoetan eskuratu zuen zilarra, Émilie Lepennec (urrea) frantziarraren ondoren eta Courtney Kupets (brontzea) herrikidearen aurrean. Taldekakoan ere eskuratu zuen zilarra —Errumaniaren atzetik eta Errusiaren aurretik—, eta kide izan zituen: Mohini Bhardwaj, Annia Hatch, Courtney Kupets, Courtney McCool eta Carly Patterson.

Erreferentziak

  1. Ficha. .
  2. Ficha. .
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q886970
  • Wd Datuak: Q886970