Telekomunikazio Mugikorren Sistema Unibertsala

Universal Mobile Telecomunication System (UMTS) 3.belaunaldiko (3G) mugikorrak erabilitako teknologietako bat da, GSMren hurrengoa. UMTS sarea mugikorrentzako pentsatuta zegoen arren ez dago dispositibo hauetara mugaturik, beste batzuk ere erabil dezakete. UMTSren ezaugarri garrantzitsuenak : multimedia kapazitatea, interneterako sarrera abiadura handia (denbora errealean soinu eta bideoa transmititzea ahalbidetzen du) eta sare finkoen kalitate antzekoa duen soinu transmisio bat. UMTSk sistemaren sare globalean erabiltzaile gehiago sartzea ahalbidetzen du eta gainera abiadura handitzen du 2Mbps erabiltzaile bakoitzean.

Ezaugarriak

  • Erabilpen erraza eta kostu baxuak. Hau lortzen da: zerbitzu moldagarriak eta erraz erabiltzekoak eskaintzen eta mota askotako terminalak erabiltzen.
  • Zerbitzu berri eta hobetuak. Datu eta informazio zerbitzuak kalitate handiko soinu zerbitzuekin batera eskaintzen lortuko da.
  • Sarbide azkarra: abiadura handiko datu transmisioak jasateko gaitasunaren bitartez (1,8Mbps eta 14,4Mbpsen arteko abiadurak) lortuko da.

Arkitektura

UMTS Sarearen Arkitektura

UMTSaren sare egitura bi azpisare handiz egina dago: telekomunikazio sarea eta gestio sarea. Lehenengoa konexio bateko bi muturren arteko informazio transmisioaz arduratzen da. Bigarrena harpidetuen fakturazio eta tarifikazioentzako baliabideak emateaz, zerbitzuen erregistro eta definizioaz, gestio eta segurtasunaz datuen maneiamenduan, matxuren edo erroreen detekzio eta erresoluzioaz, edota elementu batzuen itzali edo deskonexio periodo baten ondoren funtzionamenduaren berreskurapenaz arduratzen da. UMTSk W-CDMA mutiplexazio teknologia erabiltzen du irrati interfazean. Duplex denbora zatiketa (TDD) eta duplex frekuentzia zatiketa (FDD) jasaten du. UMTS sare bat honetaz konposatzen da:

  • Ardatz-sarea (Core Network). Garraio eta adimen funtzioak ditu. UMTSk beste telekomunikazio sare batzuekin konektatzen da ardatz-sarearen bitartez. :Honela komunikazioa mugikorrekin eta baita beste sareetara konektatuta daudenekin ahalbidetzen du. GSM/GPRS erabiltzen duten ardatz sare berdina :da.
  • Irrati sarbidea (UTRAN). Transmisio abiadura handiak lortzeko egina, 5Mhzko banda-zabalera lortzen du. Honek ardatz-sarea eta mugikorren arteko :konexioa ahalbidetzen du.
  • NodoB: Terminalek bidalitako seinaleak hartzeko arduraduna da.
  • RNC: NodoBk hartutako seinaleak prozesatzen ditu eta ondoren ardatz sarera bidaltzen ditu.
  • UE(User Equipment). Mugikorrek terminalaz eta erabiltzaile/harpidedun zerbitzuen identitate moduluaz osatzen da.

Espektroaren erabilerari begiratuz, 5Mhzko bi kanal erabiltzen dira, 2100Mhz bandan (hasierako estandarra). Kanal bat telefonotik → BTSra 1885-2025 Mhz bandan. Bigarrena BTStik → telefonora 2110-2200 Mhz bandan. 850 Mhzko banda erabiltzen hasi zen herri batzuetan beste banda okupatuta egoten zelako. Potentzia gutxiago kontsumitzen duenez bere erabilera zabaltzen hasi da.

Bibliografia

  • [1] UMTSforum.net - UMTS/3Gren web erreferentzia
  • [2] UMTSren deskripzioa webmovilGSM.com-en
  • [3] UMTS World
  • https://web.archive.org/web/20071222063252/http://europa.eu/scadplus/leg/es/lvb/l24202.htm
  • http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/hardware/2004/03/11/96931.php
  • https://web.archive.org/web/20091220215621/http://www.bandaancha.es/Informacion/Tecnologias/TecnologiasInalambricas/Paginas/UMTS.aspx
  • https://web.archive.org/web/20080216000217/http://www.telefonos-moviles.com/articles/item.asp?ID=11
  • http://de.academic.ru/dic.nsf/dewiki/1025872

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q79686
  • Commonscat Multimedia: Universal Mobile Telecommunications System / Q79686

  • Identifikadoreak
  • GND: 4563298-4
  • LCCN: sh2002008737
  • Wd Datuak: Q79686
  • Commonscat Multimedia: Universal Mobile Telecommunications System / Q79686


  • i
  • e
  • a
Telefonia mugikorreko estandarrak
0G
(irrati telefonoak)
PTT  • MTS  • MTA, MTB, MTC, MTD  • IMTS  • AMTS  • OLT  • Autoradiopuhelin  • B-Netz
1G
AMPS familia
AMPS  • TACS  • ETACS
Bestelakoak
NMT  • C-Netz  • Hicap  • Mobitex  • DataTAC
2G
GSM/3GPP familia
GSM  • CSD
3GPP2 familia
cdmaOne
AMPS familia
D-AMPS
Bestelakoak
CDPD  • iDEN  • PDC  • PHS
2G eboluzioa
(2.5G, 2.75G)
GSM/3GPP familia
HSCSD  • GPRS  • EDGE
3GPP2 familia
CDMA2000 1xRTT
Bestelakoak
WiDEN
3G
3GPP familia
UMTS  • TD-SCDMA
3GPP2 familia
CDMA2000 1xEV-DO 0
3G eboluzioa
(3.5G, 3.75G, 3.9G)
3GPP familia
HSDPA  • HSUPA  • HSPA  • HSPA+
3GPP2 familia
CDMA2000 1xEV-DO A  • CDMA2000 EV-DO B  • CDMA2000 DO Advanced
IEEE familia
WiMAX  • Flash-OFDM  • IEEE 802.20
4G
3GPP familia
LTE  • LTE Advanced
IEEE familia
WiMAX-Advanced
5G
3GPP familia
NR  • NR-IIoT  • LTE-M  • NB-IoT
Bestelakoak
DECT-5G