Sumyko gudua

Sumyko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Sumyko gudua, 2022ko martxoaren 21ean. Ikus daitekeenez, Sumy hiriak setio-egoera bat pairatu zuen.
Data2022ko otsailak 24 – apirilak 4
LekuaSumy, Sumy Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°54′24″N 34°47′57″E / 50.90666667°N 34.79916667°E / 50.90666667; 34.79916667
EgoeraUkrainak irabazi
  • Errusiako soldaduak Sumytik atzera egiten dute, apirilaren 4ean.[1]
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

  •  Sumyko oblasta
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
  • Errusiako Lurreko Indarrak
    • Guardiako Tankeen 1. Armada
      • Guardiako Tankeen 4. Dibisioa
      • Guardiako Tankeen 47. Dibisioa
      • Guardiako Fusil Motordunen 2. Dibisioa
      • Guardiako Fusil Motordunen 27. Brigada
Ukrainako Indar Armatuak
Galerak
 Ukrainaren arabera:

 Ukrainaren arabera:

 Ukrainaren arabera: Gutxienez, 100 zibil hil[8][9][10][11]

Sumyko guduaSumyko setio modura ere ezaguna–[12] 2022ko otsailaren 24an hasi zen borroka militarra izan zen, Errusiak Ukraina 2022an inbaditzen hasi zenean, Ukraina ekialdearen erasoaldiaren zati gisa; bertan, errusiar armada Sumy hiri ukrainarra harrapatzeko zorian egon zen, Errusia eta Ukrainaren arteko mugatik gertu kokaturik dagoena –izan ere, Errusiako indarrek, hasieran, erresistentzia gutxirekin topatu ziren–. Hala ere, soldadu eta milizia ukrainarrak indar errusiarrei aurre egiten hasi ziren hiri barruan, borroka gogorrak eragin zituena hirian zehar.[13][14][15][16]

2022ko apirilaren 4ean, Sumy Oblasteko Gobernadoreak, Dmytro Zhyvytskyk, adierazi zuen tropa errusiarrek jada ez zutela okupatzen Sumy Oblasteko hiri edo herririk, soldadu gehienak erretiratu baitziren.[1]

Gudua

2022ko otsaila

Tankeak eta unitate errusiarrak 2022ko otsailaren 24an hasi ziren sartzen Sumyn, borrokak goizaldeko 3:00etan hasiz, hiriaren kanpoaldean.[17] Hiri-gerra handia eman zen ukrainar defendatzaileen eta errusiar indarren artean, non hiriko eliza bati su eman zitzaion.[18] Bi indarren arteko borrokek otsailaren 24ko gauean jarraitu zuten; hala, gaueko 22:30etan, Sumyko Estatu Unibertsitatetik gertu, Ukrainako Artilleriaren 27. Brigada zegoen lekuan. Otsailaren 25eko goizaldean, 01:39etan, indar errusiarrak hiritik erretiratu zirela jakinarazi zen.[19][20]

Otsailaren 26an borrokak piztu ziren berriro Sumyko kaleetan.[21] Errusiarrek hiriaren erdia harrapatu zuten, baina egunaren amaierarako Ukrainako indarrek hiri osoa berreskuraturik zuten.[20] Ukrainako indarrek Errusiako erregai-kamioien konboi bat ere suntsitu omen zuten.[22] Oleksandr Lysenko-k, hiriko alkateak, jakinarazi zuen hiru zibil hil zirela otsailaren 26an; horietako bat, BM-21 Grad ibilgailu errusiarren misilek jota hil zela, Veretenivka-ren aurkako misil-bonbardaketaren testuinguruan, Sumyko ekialdeko bizitegi-gune batean.[23][24]

Sumy hiriko etxebizitza kaltetu bat, 2022ko otsailaren 27an.
Verenitvka (Sumyko auzoa), otsailaren 27ko bonbardaketaren ostean.

Otsailaren 27ko goizean, ibilgailu errusiarren zutabe bat Sumyra abiatu zen ekialdetik.[25] Auto zibil bati tiro egin zioten, biktima zibilak eragin zituena.[26][27] Antza denez, indar errusiarrak hornidurarik gabe geratu ziren bidean, eta, ondorioz, merkatuak arpilatzen hasi ziren.[28]

Otsailaren 28an, indar ukrainarrek adierazi zutenez, Baykar Bayraktar TB2 modeloko tripulaziorik gabeko aire-ibilgailu (UCAV) ukrainar batek ibilgailu errusiar asko suntsitu zituela; besteak beste, 96 tanke, 20 BM-21 Grad ibilgailu eta 8 petrolio-garraiatzaile barne.[29]

2022ko martxoa

Autobus-bidezko ebakuazioak, Sumytik, martxoaren 8an.
Errusiaren GPak, Sumyko guduan.

Martxoaren 3an, Dmitro Zhivitskii-k, Sumyko Oblasteko Gobernadoreak, adierazi zuen bost pertsona zauritu zirela Artilleriaren 27. Brigadaren eta Sumyko Estatu Unibertsitateko sail militarraren aurkako bonbardaketetan.[30] Nazioarteko 500 ikasle baino gehiago harrapatuta geratu ziren hirian; izan ere, hiriko errepideak eta irteerako zubiak suntsitu zituzten indar errusiarrek, bai eta borrokak dihardute oraindik Sumyko kaleetan.[31]

Oblasteko Gobernadoreak martxoaren 8an adierazi zuenez, 22 zibil hil ziren aurreko gauean gertatutako errusiarren aire-eraso baten ondorioz.[32] Gainera, Gobernadorearen hitzetan, egunean zehar zibilak ebakuatzen hasi ziren hiritik, Errusiarekin korridore humanitario bat sortzeari buruzko lortutako akordio baten ondorioz. Hark adierazi zuenez, 5,000 pertsona inguru ebakuatu zituzten egunean zehar.[33]

Sakontzeko, irakurri: «Sumykhimpromeko amoniako-ihesa»

Martxoaren 21ean, aire-eraso batek ongarrien fabrika bat kaltetu zuen Sumyn, amoniako-ihes bat sortuz eta inguruko lurra kutsatuz.[34] Errusiak ukatu egin zuen bera erantzule izatea, eta gertakaria Ukrainaren bandera faltsuko operazioa zela iradoki zuen.[35]

2022ko apirila

Apirilaren 4an, Zhyvytsky Gobernadoreak adierazi zuen tropa errusiarrek jada ez zutela hiri edo herririk okupatzen Sumy Oblastean, eta soldadu gehienak erretiratu egin zirela. Zhyvytskyren arabera, Ukrainako tropak lanean ari ziren gainerako unitateak kanporatzeko.[1] Lau egunen ostean, apirilaren 8an, tropa errusiar guztiek Sumy eskualdetik alde egin zutela adierazi zuen.[36]

Gudu-ostea

Errusiar indarrak apirilaren hasieran Sumy Oblastetik erabat erretiratu ziren arren, aire-erasoek apiril eta maiatzean zehar jarraitu zuten; gainera, maiatzaren erdialdean, tropa errusiarrek muga gurutzatzeko saiakera ugari egin zituzten Sumy inguruan.[37] Maiatzaren 17an, bost zibil zauritu ziren errusiarren bonbardaketen ondorioz Sumy Oblast osoan.[38]

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) «Russian troops no longer hold any settlements in Ukraine's Sumy region, says governor» National Post 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  2. https://apostrophe.ua/news/society/2022-02-28/boi-pod-sumami-artilleriya-i-bayraktaryi-unichtojili-100-tankov-i-20-gradov-okkupantov/260916
  3. https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3427167-more-than-100-russian-servicemen-taken-prisoner-in-sumy-region.html
  4. https://24tv.ua/zelenskiy-pidpisav-ukaz-pro-zagalnu-mobilizatsiyu_n1877861
  5. https://web.archive.org/web/20220227151114/https://suspilne.media/211837-u-rezultati-bojovih-dij-zaginuli-dva-zahisniki-z-bilopilla-sumskoi-oblasti/
  6. https://hromadske.ua/posts/na-sumshini-v-borotbi-z-diversantami-zaginuli-dvoye-prikordonnikiv
  7. http://dancor.sumy.ua/news/newsline/410054
  8. У Сумах обстріляли цивільне авто з дорослими та дітьми — загинула жінка. 27 February 2022.
  9. ГОЛОВНЕ ЗА ДЕНЬНОВИНИТОП ТЕМА При обстрілах Сум загинули троє. 27 February 2022.
  10. Russian forces attack residential area, killing one. .
  11. Sumy governor: More than 100 civilians killed. 14 April 2022.
  12. (Ingelesez) «WATCH: Sumy region of Ukraine under siege» Euro Weekly News 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  13. (Ingelesez) desk, The Kyiv Independent news. (2022-02-24). «Ukrainian soldiers clash with Russians in a fierce fight near Sumy, a regional capital located near the border with Russia.» The Kyiv Independent (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  14. [https://twitter.com/julianroepcke/status/1496879377749098496 «#Breaking #NewsMap The Putin regime army captured the city of #Sumy (264.000 inhabitants) in N-E #Ukraine. There seems to be no fighting and Russia tanks control the center.#PutinAtWar»] Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  15. [https://twitter.com/julianroepcke/status/1496951189610840064 «Heavy urban fighting in Sumy. Seems some Ukrainian partisans are fighting the Russian occupiers.»] Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  16. «WATCH: Heavy urban fighting in the Ukrainian city of Sumy - NYT» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  17. (Ukraineraz) «Росія атакувала українські міста: де відбулися бої» 24 Канал (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  18. (Ukraineraz) «У Сумах біля артучилища знову почався бій: горить церква – відео з місця події» 24 Канал (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  19. (Ukraineraz) «Ворог відступив: у Сумах біля кадетського корпусу закінчився переможний бій» 24 Канал (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  20. a b [https://twitter.com/kyivindependent/status/1497657843629109256 «⚡️President's Office: Sumy fully returned to Ukrainian control. Presidential advisor Oleksiy Arestovych wrote that despite earlier reports that half the city was under Russian control, it has now returned fully to Ukrainian control.»] Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  21. (Ingelesez) «Ukraine's Sumy city says fighting under way on streets» National Post 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  22. (Ingelesez) «Russian invasion update: Ukrainian forces destroy convoy of fuel trucks in Sumy» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  23. (Ukraineraz) При обстрілах Сум загинули троє - Панорама. 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  24. «Российский враг атаковал жилой массив в Сумах, убив гражданского» Зеркало недели | Дзеркало тижня | Mirror Weekly (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  25. (Ingelesez) desk, The Kyiv Independent news. (2022-02-27). «A large column of Russian vehicles is pushing into the city of Sumy from the side of Khimprom,» The Kyiv Independent (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  26. (Ukraineraz) Стрельцов, Ігор. (2022-02-27). «У Сумах обстріляли цивільне авто з дорослими та дітьми — загинула жінка» Суспільне | Новини (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  27. (Errusieraz) «У Сумах окупанти обстріляли авто цивільних: одна жінка загинула - Місто - Сумские новости - Всі Суми - Все Сумы - VsiSumy» www.vsisumy.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  28. (Errusieraz) «На Сумщине россияне ворвались в продуктовый магазин и воруют еду. Видео» LIGA 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  29. (Errusieraz) «Бои под Сумами: артиллерия и "Байрактары" уничтожили 100 танков и 20 "Градов" оккупантов» Апостроф (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  30. (Ingelesez) «Russian missile strikes Sumy, 5 wounded» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  31. (Ingelesez) «Sumy: more than 500 international students trapped in Ukrainian town battered by shelling» the Guardian 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  32. (Ingelesez) «Two children among at least 21 killed in Sumy airstrikes, officials say» the Guardian 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  33. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-09). «Russia promises 'silence' for Ukrainians to flee battered cities» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  34. (Ingelesez) France-Presse, Guardian staff and Agence. (2022-03-21). «Ukrainian town told to shelter after shelling causes ammonia leak at chemical factory» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  35. (Ingelesez) «Russian airstrike leads to ammonia leak at Ukrainian chemical plant» Washington Examiner 2022-03-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  36. (Ingelesez) «Sumy region liberated from Russian troops» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  37. (Ingelesez) Strozewski, Zoe. (2022-05-16). «Russian sneak attack on Sumy area fails, Putin forces lose Ukrainian ground» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  38. «The Russian army shelled Okhtyrka Sumy region in the early morning, at least 5 were wounded – region official» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q111013514
  • Commonscat Multimedia: Battle of Sumy / Q111013514

  • Wd Datuak: Q111013514
  • Commonscat Multimedia: Battle of Sumy / Q111013514


  • i
  • e
  • a
2022ko Ukrainako inbasioa
  • i
  • e
  • a
Laburpena
Orokorra
  • Denbora-lerroa
  • Hiri-kontrola
  • Legezkotasuna
  • Borroka-ordena
  • Bake-negoziazioak
  • Aire-esklusioko eremua
  • Armak
Inbasioaren
preludioa
  • Erreakzioak
  • Desinformazioa
  • Ukrainako zibererasoak
  • Donetskeko eta Luhanskeko HEn ebakuazioa
  • Putinen Donetskeko eta Luhanskeko HEn aintzatespen-hitzaldia
  • Putinen inbasio aurreko hitzaldia
Testuingurua
Nazioarteko
erlazioak
  • i
  • e
  • a
Liskar militarrak
Hegoaldeko Ukraina
Ekialdeko Ukraina
Kiev
Ipar-ekialdeko Ukraina
Ukrainako errusiar okupazioa
Militar-itudun erasoak
Potentzialki erlazionatutako gertaerak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Jendartea
Protestak
  • Ukrainan ("Aintza Ukrainari!" · "Putin khuylo!" · Errusiak okupaturiko lurraldeak)
  • Errusian (Gerraren aurkako Komitea ·
    Gerraren aurkako Erresistentzia Feminista · Marina Ovsianikova · "Gerrari ez!" · Bandera zuri-urdin-zuria)
  • Txinan (Itzulpen-Mugimendu Handia)
Enpresak
  • Errusiako Errektore-Batasunaren hitzaldia
  • Errusia eta Bielorrusiaren aurkako boikota
    ("Ez erosi Errusiako produkturik!")
  • Gelditu Energia Odoleztatua
  • Wagner Taldea
Teknologia
  • Anonymousen ekintzak
  • Ukrainako IT Armada
  • Iturri irekietako inteligentzia
  • peacenotwar malwarea
  • Roskomnadzorreko filtrazioa
  • Errusiako Aktiboen Arakatzailea
  • Ukrainako Sirena-Alertak
Bestelakoak
  • Kolaborazionismoa
  • Ukrainaren aldeko Kontzertua
  • Bakearen aldeko Tour Globala
  • Nobel saridunen gutun irekia
  • Bielorrusiako trenbide-gerra
  • i
  • e
  • a
Orokorra
Zibilen aurkako erasoak
Prozedura legalak
  • NZAren ikerketa
  • NJGren kasu judiziala
  • Kontuak Emateari buruzko Lantaldea
  • Jurisdikzio unibertsala
  • i
  • e
  • a
Erreakzioak
Estatuak eta
entitate ofizialak
Orokorra
  • Zigorrak (banakoak eta erakundeak)
  • Kanpo-laguntza
 Ukraina
  • Komandanteburu Gorenaren Kuartel Nagusia
  • Nazioarteko Legioa ("Askatasuna Errusiarentzat" Legioa · Kastuś Kalinoŭski Batailoia)
  • Zureak Bilatu
 Errusia
  • Moskuko elkartaratzea
  • Errusiako berri faltsuen legea
  • Ukrainako biolaborategien konspirazio-teoria
  • Herrialde Etsaien Zerrenda
  • "Zer egin beharko luke Errusiak Ukrainarekin"
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
  • Batasunaren Egoera aztertzeko Agerraldia
  • 14071 Agindu Exekutiboa
  • Kreditu Kontsolidatuen Legea
  • Task Force KleptoCapture
  • Ukrainan Demokrazia Defendatzeko Mailegu-Legea
Ukrainaren alde
  • India (Ganga Operazioa)
  • Zeelanda Berria (Errusiako Zigorren Legea)
  • Erresuma Batua (Delitu Ekonomikoen Legea · Ukrainarentzako Etxeak)
Nazio Batuak
  • Larrialdiko bilkura berezia (ES-11/1 Ebazpena · ES-11/2 Ebazpena · ES-11/3 Ebazpena)
  • Segurtasun-Kontseiluaren 2623 Ebazpena
EB eta NATO
  • Bruselako ezohiko goi-bilera
  • NATOren goi-bilera birtuala
  • Oscar Operazioa
  • REPowerEU
  • Errusiako banketxeen aurkako SWIFT-debekua
Bestelakoak
  • Bielorrusiaren parte-hartzea
  • Txetxeniaren parte-hartzea
  • Txina eta inbasioa
  • Errusiako Sagaratzea
  • i
  • e
  • a
Inpaktua
Eraginak
  • Heriotzak (Errusiako jeneralak · kazetariak)
  • Eragin ekonomikoa (Errusia–EB gas-liskarra · Errusiaren zor-berankortasuna ·
    Peruko protestak)
  • Migrazioa, Errusiatik
  • Eragina emakumeetan
  • Zentral nuklearrak
  • Ondare kulturala
  • Errusia, 2022ko Eurovisionen
  • Ontzi-galerak
  • Hegazkin-galerak
Giza eskubideak
  • Ukrainako errefuxiatuen krisia
  • HRCren Ikerketa Batzordea
  • NBEren Giza Eskubideak Behatzeko Misioa
Esaldiak
  • "Eta, orain, Bielorrusiako erasoa nondik prestatu zen erakutsiko dizuet"
  • "Arratsalde on, Ukrainakoak gara"
  • "Putin khuylo!"
  • "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" (zigilua)
  • "Slava Ukraini!"
  • "Non egon zara azken zortzi urteetan?"
Herri-kultura
  • "Back to the Cold War"
  • "Bayraktar"
  • Kieveko Mamua
  • "Hey, Hey, Rise Up!"
  • Putler
  • Slava Ukraini! (abestia)
  • "V" ikur militarra
  • "Z" ikur militarra
  • Z poesia
  • i
  • e
  • a
Gako-jendea
Ukraina Ukrainarrak
Errusia Errusiarrak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Gaiarekin erlazionaturik
  • Ukrainako Hiri Heroiko
  • Kale-izenen aldaketak (Ukraina plaza, Oslo)
  • Hego Osetiaren Errusiarako anexioaren proposamena
  • Kieveko konboia
  • Wikipediaren papera (blokeo-mehatxua, Errusian · Mark Bernstein)
  • U-24 elkartea
  • Zagrebeko Tu-141aren talka
Kategoria Kategoria Commons