Sima Qian

Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Joxan Garaialde lankidea.
Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan.
Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.

Sima Qian

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHejin (en) Itzuli, K.a. 145
HerrialdeaMendebaldeko Han dinastia
Lehen hizkuntzatxinera
HeriotzaTxinako Herri Errepublika, K.a. 90 (58/59 urte)
Familia
AitaSima Tan
Seme-alabak
ikusi
  • Sima Qian's daughter (Yang Bis wife) (en) Itzuli
    Sima Lin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, poeta, idazlea, astrologoa, filosofoa, matematikaria eta astronomoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • Records of the Grand Historian (en) Itzuli

Sima Qian (txinera tradizionalez: 司馬遷; txinera sinplifikatuz: 司马迁; pinyinez: Sīmǎ Qiān; Wade–Giles: Ssu-ma Ch'ien, K.a. 145 – K.a. 90) idazle eta historialari txinatar garrantzitsuenetako bat izan zen Han dinastia goiztiarraren garaian. Txinako historiografiaren aitatzat hartzen da, 2000 urtetako (Enperadore Horia ospetsuaren garaitik Han Wudi Enperadorearen garairaino) Txinako historia laburbiltzen duen Shiji (Historialari Handiaren erregistroak) liburuaren egilea baita. Shijiren erregistroak historia-idazketa ofizialaren eredu izan ziren ondorengo txinatar dinastientzat eta, oro har, sinosfera osoarentzat XX. mendera arte[1].

Sima Qianen aitak, Sima Tan-ek, Txinaren historia osoa idazteko proiektu handinahia bururatu zitzaion lehenik, baina, bere heriotzaren unean, prestaketa-zirriborro batzuk baino ez zituen eginak. Gorte inperialean bere aitaren historialari kargua oinordetzan jaso ondoren, bere aitaren azken nahia betetzeko erabakia hartu zuen historiako lan epiko hori konposatu eta osatzeko. Hala ere, K.a. 99an, Li Ling aferaren biktima izango zen jeneralaren defentsan hitz egiteagatik, zeinari xiongnutarren aurkako arrakastarik gabeko kanpaina bat leporatzen baitzitzaion. Exekutatu edo kastratua izateko arriskuaren aurrean, azkena aukeratu zuen bere lan historikoa amaiu ahal izateko. Unibertsalki Erregistroengatik gogoratzen zaion arren, bizirik iraun duten lanek ere poeta eta prosa idazle trebea izan zela adierazten dute, eta, Taichu egutegiaren sorreran, funtsezkoa izan zen, K.a. 104. urtean ofizialki argitaratu zena.

Gorte inperialean zuen postua «Historialari Handia» (tàishǐ 太史) zenez (gorteko historialari, eskribau, astronomo edo astrologo gisa itzulita), ondorengo belaunaldiek «Jaun Historialari Handia» (Tàishǐ gōng 太史公) ohorezko titulua emango zioten bere lan monumentalagatik. Hala ere, bere obra nagusia amaitu zuen bere agintaldia Historialari Handi gisa zoritxarrean bukatu eta urte askotara, eta bere aurkako zigorrak onartu ondoren: espetxeratzea, kastrazioa eta morrontzara menderatzea barne. Oso kontziente zen bere lanak ondorengoentzat zuen garrantziaz eta bere sufrimendu pertsonalarekin zuen harremanaz. Erregistroen postfacen, bere Txinaren historia unibertsala garaiko klasikoekin alderatu zuen, inplizituki: Zuo Qiuming-en Guoyu, Qu Yuan-en Li Sao eta Sun Bin-en Gerra Artea, adieraziz, haien egileek, guztiek, ezbehar pertsonal handiak jasan zituztela beren lan monumental iraunkorrak gauzatu baino lehen. Jin Guliang-ek ere irudikatzen du Sima Qian Wu Shuang Pun.

Biografia

Sima Qian Longmen-en jaio, eta hazi zen, historialari familia batean. Aita, Sima Tan (???), Han Wudi enperadorearen eskriba (idazkari) nagusia izan zen, eta haren egitekoa egutegi eta liburutegi inperiala kudeatzea zen.

Seguruenik, K.a. 145 inguruan jaio zen[2], nahiz eta iturri batzuek K.a. 135 inguruan jaio zela dioten[3]. K.a. 136 inguruan, aitak, Sima Tanek, «historialari handi» kargurako izendapena jaso zuen (tàishǐ 太史, «eskribau handia» edo «astrologo handia»)[4]. Historialari handi postua maila nahiko baxukoa zen, eta bere betebehar nagusia urteko egutegia egitea zen, erritualki aproposa edo kaltegarriak ziren egunak identifikatzea eta urte berria baino lehen enperadoreari aurkeztea[5]. Historialari handiaren beste eginkizunen artean zegoen enperadorearekin bidaiatzea erritu garrantzitsuetarako eta gortean zein herrialdean zehar eguneroko gertaerak grabatzea[6]. Bere esanetan, hamar urterekin, Sima gai zen antzinako idazkiak irakurtzeko, eta etorkizun handiko jakintsutzat hartzen zen. Sima giro konfuziarrean hazi zen, eta beti hartu zuen bere lan historikoa konfuziar pietate filial ekintzatzat[6].

K.a. 126an, 20 urte inguru zituela, bere aitaren laguntzarekin, Sima Qianek bira luze bat hasi zuen Txinan zehar bere Shiji lanerako datu historikoak zuzenean biltzeko[5]. Bidaiaren helburua kondaira zaharrak egiaztatzea eta monumentu historikoak bisitatzea izan zen (Yu eta Shun erregeen hilobiak barne). Bidaia hiriburu inperialetik, Chang'an (gaur egungo Xi'an), hasi zen, eta hegoaldera joan zen Yangtze ibaia zeharkatu zuen Changsha erresumaraino (egungo Hunan), non Erresuma Borrokalarien garaiko Qu Yuan poeta bizi izan zen Miluo ibaiaren gunea bisitatu zuen, zeina ito egin zela esaten baitzen tradizionalki[5]. Ondoren, Yu agintari mitikoen ehorzketa-lekua bilatzera joan zen, Xianglu mendian eta Shun Jiuyi mendietan (gaur egun, Ningyuan konderria, Hunan)[5]Txantiloi:Sfnp. Gero, iparralderantz jo zuen, Huaiyinera (gaur egungo Huai'an, Jiangsu) Han dinastiako Han Xin jeneralaren hilobia ikustera, eta iparralderago jarraitu zuen Qufuraino, Konfuzioren jaioterrira, non erritualak eta beste gai tradizionalak ikasi zituen[5].

Han gortean funtzionario gisa

Bidaia eta gero, gobernuko jauregiko arduraduna izendatu zuten, Han Wudi Enperadorearekin herrialdeko zenbait toki ikuskatzeko, K.a. 122an[1]. Sima gazte ezkondu zen, eta alaba bat izan zuen[1]. K.a. 110ean, 35 urte zituela, Sima Qian mendebalderantz bidali zuten, tribu «basati» batzuen aurka espedizio militar batean. Urte hartan, aita gaixotu zen Feng Sakrifizio Inperialera joateko gonbidapena eman ez ziotelako. Aitak, denbora agortzen ari zitzaiola susmatuz, semea etxera deitu zuen, hasitako lan historikoa bere gain hartzeko. Sima Tanek Udaberriko eta Udazkeneko Urte-liburua jarraitu nahi zuen, Txinako literatura-historiaren lehen kronika.

Badirudi Sima Tanek, hil baino lehen, lanaren eskema bat egiteko gai izan zela: osatutako Shijiren «postfazea», Sima Tan-i esplizituki egozten zaion sei eskola filosofikoei buruzko saiakera laburra. Dena den, Sima Tanek idatzitako edo bere oharretan oinarritutako zatiak baino ez daude Shijian. Aitaren inspirazioak bultzatuta, Sima Qianek ondorengo hamarkadaren zati handi bat Historialari Handiaren Erregistroak idazten, eta osatzen eman zuen, eta K.a. 91 baino lehen osatu zuen, ziurrenik K.a. 94 inguruan. Aita hil eta hiru urtera, Sima Qianek bere aitaren kargua hartu zuen «taishi» gisa. 105. urtean, Sima egutegia erreformatzeko aukeratutako jakintsuen artean zegoen. Inperioko funtzionario nagusi gisa, Sima enperadoreari, estatuko gai orokorretan, aholkuak emateko moduan zegoen.

Li Liang afera

K.a. 99an, Li Ling aferan sartu zen Sima; Li Ling-ek eta Li Guangli-k iparraldeko xiongnutarren aurkako kanpaina zuzendu zuten bi ofizial militar horiek, zeinak garaituak izan eta gatibu hartu zituzten. Wu enperadoreak Li Ling-i egotzi zion porrota, eta gobernuko funtzionario guztiek kondenatu zuten gero. Sima izan zen Li Ling defendatu zuen bakarra, inoiz bere laguna izan ez baina errespetatzen zuena. Wu enperadoreak Simaren Liren defentsa bere koinatuaren, Li Guangliren, aurkako eraso gisa interpretatu zuen, xiongnutarren aurka ere arrakasta handirik gabe borrokatu zuenak, eta Sima heriotzara kondenatu zuen. Garai hartan, exekuzioa diruz edo kastrazioz alda zitekeen. Simak bere «krimena» barkatzeko diru nahikorik ez zuenez, azken hori aukeratu, eta kartzelara bidali zuten, non hiru urte jasan zituen. Zuen mina, horrela deskribatu zuen: «Kartzelaria ikusten duzunean, bekokiarekin lurra ukitzen duzu. Haren azpikoen ikuste hutsak izuak zartzen zaitu... Holako bidegabekeria ezin da inoiz ezabatu». Simak bere kastrazioa «zigor guztien artean okerrentzat» definitu zuen[6].

XV. mendean. K.a. 96an, kartzelatik irtetean, Simak, bere buruaz beste egin beharrean (kastratua izateaz lotsatutako jaun jakintsu batengandik espero zena), jauregiko eunuko gisa bizitzea aukeratu zuen bere historiak osatzeko[1]. Sima Qianek berak honela azaldu zuen Ren An-i bidalitako gutunean:

Ming garaiko Sima Quianen grabatua (1368–1644)
« 且夫臧獲婢妾猶能引決,況若僕之不得已乎。所以隱忍苟活,函糞土之中而不辭者,恨私心有所不盡,鄙沒世而文采不表於後也。古者富貴而名摩滅,不可勝記,唯俶儻非常之人稱焉。 »

     Esklabo eta neskame txikienak ere bere buruaz beste egin badezake, zergatik ez zukeen ni bezalako batek egin beharrekoa egingo? Baina gaitz horiek jasateari uko egin eta bizitzen jarraitzeko arrazoia, zitalkerian eta desohoratasunean bizitzeari utzi gabe, bihotzean atsekabea dudalako da, bete-betean adierazi ezin izan ditudan gauzak ditudalako, eta lotsatzen naiz pentsatzean, ni joan ondoren, nire idatziak ondorengoek ez dituztela ezagutuko. Erregistratzeko ugariegiak dira antzinako garaietako gizon aberatsak eta nobleak eta desagertu diren haien izenak. Maisu eta ziurrak zirenak baino ez dira benetan aparteko gizonak, oraindik gogoratzen direnak.

Geroagoko urteak eta heriotza

K.a. 97/96an kartzelatik atera zenean, Sima Qianek Han gortean «zhongshuling» (中書令) gisa zerbitzatzen jarraitu zuen, aurreko historialari kargua baino estatus nabarmena eta soldata altuagoa zuten eunukoentzat gordetako gorteko artxibozain postua[7][8].

Ren An-i egindako gutuna Sima Qianek idatzi zuen Ren An-i erantzunez, K.a. 91n azken horrek Liu Ju printze oinordekoaren matxinadan izandako parte-hartzeari erantzunez. Hori Sima Qianen azken erregistroa da, dokumentu garaikideetan. Gutuna Ren Anek Sima Qiani bidalitako gutun galdu baten erantzuna da, agian, Sima Qiani, bere izenean, bitertakari egiteko eskatuz, Ren Anek exekuzioari aurre egin behar baitzion matxinada garaian oportunista izateagatik eta enperadorearenganako leialtasun zalantzagarria erakusteagatik. Bere erantzunean, Sima Qianek zioen mutil elbarria zela gortean, eraginik gabeko gizona[9]. Geroagoko historialari batzuek baieztatu zuten Sima Qian bera ere matxinadan inplikatu zutela Ren Anekin zuen adiskidetasunaren ondorioz, eta exekutatu egin zutela printzearen aldekoen garbiketaren parte gisa; dena den, kontu horren lekukotasunik zaharrena IV. mendekoa da. Gainera, adierazi izan da Sima Qianek Ren Ani laguntza emateko errezeloa izango zuela, Li Ling jenerala laguntzeagatik jasan zituen ondorio larriak ikusita, baita Ren Anek bere alde jokatu ez zuelako Li Lingen aferan. Datazio zehatzari eta Ren Ani egindako gutunaren benetako izaerari eta helburuari buruzko teoria asko dauden arren, interpretazio arrunt batek iradokitzen du gutunak, neurri batean, isilkako ukamena adierazten zuela Ren Anentzat zigor murrizketa bat lortzeko[8].

Sima Qian-en lanaren garrantzia

Sima Qian-en lana benetan garrantzitsua izan da historialaritza txinatarrean. Antzinako garaiko gertakari asko bere lan zehatzak dirla eta ezagutzen dira. Bere lanak, Shiji, geroagoko historialariengan eta txinatarrek bere historiarekiko duten ikuspuntuan eragin handia izan zuen.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sima Qian Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c d Jay, Jennifer (1999). "Sima Qian". In Kelly Boyd (ed.). The Encyclopedia of Historians and Historical Writing Volume 2. FitzRoy Dearborn. pp. 1093–1094. ISBN 9781884964336
  2. Moon (2012-08-18). "Sima Qian" (txineraz). Retrieved 2023-09-22
  3. Knechtges 2014, 959 orr. .
  4. de Crespigny, 2007 & Knechtges 2014.
  5. a b c d e Knechtges 2014, 960 orr. .
  6. a b c Hughes-Warrington 2000, 291 orr. .
  7. Kuiper, Kathleen, ed. (2014). "Sima Qian". Classical Authors : 500 BCE to 1100 CE (High school textbook) (1st ed.). New York, NY: Britannica Educational Publishing in association with Rosen Educational Services, LLC. pp. 112–116. ISBN 9781622750047. OCLC 852251903
  8. a b Durrant, Stephen W.; Li, Wai-yee; Nylan, Michael; Ess, Hans van (2016). The letter to Ren An and Sima Qian's legacy. Seattle: University of Washington Press. ISBN 9780295806389. OCLC 946359303
  9. Knechtges, David R. (2008). ""Key Words," Authorial Intent, and Interpretation: Sima Qian's Letter to Ren An". Chinese Literature: Essays, Articles, Reviews. 30: 75–84. ISSN 0161-9705. JSTOR 25478424

Iturriak

  • Chin, Tamara. (December 2010). Harvard Journal of Asiatic Studies 70: 311–354.  doi:10.1353/jas.2010.0004..
  • de Crespigny, Rafe. (2007). A Biographical Dictionary of Later Han to the Three Kingdoms (23–220 AD). Leiden: Brill ISBN 978-90-04-15605-0..
  • Hughes-Warrington, Marnie. (2000). Fifty Key Thinkers on History. London: Routledge.
  • Knechtges, David R.. (2014). «Sima Qian 司馬遷» Ancient and Early Medieval Chinese Literature: A Reference Guide, Part Two. Leiden, South Holland: Brill, 959–965 or. ISBN 978-90-04-19240-9..
  • Watson, Burton. (1958). Ssu-ma Ch'ien: Grand Historian of China. New York, NY: Columbia University Press.

Irakurketa gehiago

  • Markley, J. Peace and Peril. Sima Qian's portrayal of Han - Xiongnu relations (Silk Road Studies XIII), Turnhout, 2016, ISBN 978-2-503-53083-3
  • Allen, J.R «An Introductory Study of Narrative Structure in the Shi ji» pages 31–61 from Chinese Literature: Essays, Articles, Reviews, Volume 3, Issue 1, 1981.
  • Allen, J.R. «Records of the Historian» pages 259–271 from Masterworks of Asian Literature in Comparative Perspective: A Guide for Teaching, Armonk: Sharpe, 1994.
  • Beasley, W. G & Pulleyblank, E. G Historians of China and Japan, Oxford: Oxford University Press, 1961.
  • Dubs, H.H. «History and Historians under the Han» pages 213-218 from Journal of Asian Studies, Volume 20, Issue # 2, 1961.
  • Durrant S.W «Self as the Intersection of Tradition: The Autobiographical Writings of Ssu-Ch'ien» pages 33–40 from Journal of the American Oriental Society, Volume 106, Issue # 1, 1986.
  • Cardner, C. S Traditional Historiography, Cambridge: Harvard University Press, 1970.
  • Hardy, G.R «Can an Ancient Chinese historian Contribute to Modern Western Theory?» pages 20–38 from History and Theory, Volume 33, Issue # 1, 1994.
  • Kroll, J.L «Ssu-ma Ch'ien Literary Theory and Literary Practice» pages 313-325 from Altorientalische Forshungen, Volume 4, 1976.
  • Li, W.Y «The Idea of Authority in the Shi chi» pages 345-405 from Harvard Journal of Asiatic Studies, Volume 54, Issue # 2, 1994.
  • Moloughney, B. «From Biographical History to Historical Biography: A Transformation in Chinese Historical Writings» pages 1–30 from East Asian History, Volume 4, Issue 1, 1992.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9372
  • Commonscat Multimedia: Sima Qian / Q9372

  • Wd Datuak: Q9372
  • Commonscat Multimedia: Sima Qian / Q9372