Saldropo

Saldropoko ibilbidea eta mapa.
Inguruko basoak.

Saldropo Zeanuriko hezegune bat da. Atxuriko atxen mendiaren magalean, Gorbeiako mendigunean. Barazarreko portutik hurbil dagoen hezegunea Gorbeiako natura parkearen barruan txertatzen da[1].

Ezaugarriak

Saldropoko lautadetan zehar zelai hezeak eta putzuak nagusiki izan arren, hezeguneak berez hiru hektarea inguru ditu. Leku honetan, fauna, flora eta hezegunearen iraganeko interpretazio-gunea daude. Otzarretako pagadia bere guneetako bat da.

Antzinako zohikaztegi baten gainean dago, XX. mendearen bigarren erdian ia desagertu zen arte ustiatua[2].

Balio ekologikoa

Zeanuriko hezegune horrek balio ekologiko handia du, eta landaredi askotarikoa eta bereizgarria aurki dezakegu han: landare intsektoroak edo esfagoak. Gainera, daukan berezitasunetako bat, zohikaztegi zahar baten gainean aurkitzen dela da​[3].

Erreferentziak

  1. https://eu.gorbeiaeuskadi.com/humedal-saldropo-gorbeia
  2. https://www.coiib.eus/aisialdi-eta-kultura/humedal-saldropo-y-hayedo-otzarreta-2
  3. https://www.arratia.net/eu-ES/turismoa/EspaciosNaturales/Orriak/3-HumedaldeSaldropo.aspx[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • Asier Aranzabal: "Saldropo hezegunearen altxorrak", Berria, 2014/01/14.