Qom[1] (persieraz: قم, Qom) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen iparraldean dagoena. 1995ean eratu zen, Teheran probintziatik bereizirik. Iparraldean Teheran probintziarekin du muga, ekialdean Semnanekin, hegoaldean Isfahanekin eta mendebaldean Markazirekin. 11.526 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 1.151.672 biztanle zituen[2]. Hiriburua Qom da, probintziako biztanleriaren %95,2 hartzen duena[3].
Erreferentziak
↑Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-26).