Pramoedya Ananta Toer

Pramoedya Ananta Toer

(1955)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBlora, 1925eko otsailaren 6a
Herrialdea Indonesia
HeriotzaJakarta, 2006ko apirilaren 30a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Hezkuntza
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Buru Quartet (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Ramon Magsaysay Award  (1995)
    PEN Barbara Goldsmith Freedom to Write Award  (1988)
    Fukuoka Asian Culture Prize  (2000)

IMDB: nm0996364 Find a Grave: 14127577 Edit the value on Wikidata

Pramoedya Ananta Toer (Blora, Java, 1925eko otsailaren 6a - Jakarta, 2006ko apirilaren 30a) indonesiar idazlea izan zen, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat.

Bizitza

Pramoedya Ananta Toer erdialdeko Javako Blora herrian jaio zen. 1942an, japoniarrek uhartea inbaditu zutenean, inbasioaren alde agertu zen, indonesiar abertzale ugari bezala. Ondoren, japoniarren basakeria ikusirik, jarreraz aldatu zen[1]. Herbeheretarrek espetxeratu zuten 1947-1949 bitartean, Indonesiako independentzia gerran, eta kartzelan idatzi zituen bere obrarik aipagarrienetariko zenbait: Iheskaria (1950, Perburuan)[2], Gerrillari familia (1950, Keluarga Gerilya) eta Hau ez da jaia (1951, Bukan Pasar Malam). Kontakizun laburrak (1950, Goizaldea), eleberriak (1954, Ustelkeria), historiari buruzko saiakerak (1960, Txinatarrak Indonesian) eta kritika artikuluak idatzi zituen gerra amaitutakoan. Alderdi Komunistako kide izan zen, eta Suhartoren diktadura garaian 14 urte eman zituen preso Buru uhartean (1965-1979); han idatzi zuen Buruko Saila tetralogia ospetsua (1980-1988, Tetralogi Buru)[1][3].

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/9/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Aglionby, John. Pramoedya Ananta Toer. theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).
  2. Ananta Toer, Pramoedya. Iheskaria. Jose Emilio Txoperenak euskaratua, Txalaparta, armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).
  3. Pramoedya Ananta Toer-en heriotza. armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pramoedya Ananta Toer Aldatu lotura Wikidatan
  • Euskarari ekarriak: Pramoedya Ananta Toer, ekarriak.armiarma.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q326935
  • Commonscat Multimedia: Pramoedya Ananta Toer / Q326935

  • Wd Datuak: Q326935
  • Commonscat Multimedia: Pramoedya Ananta Toer / Q326935