Phalacrocoracidae
Phalacrocoracidae | |
---|---|
![]() ![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Suliformes |
Familia | Phalacrocoracidae Reichenbach, 1850 |
Phalacrocoracidae Suliformes ordenako itsas-hegaztien familia bat da.[1] Ur azpian harrapatzen dituzten arrainez elikatzen dira. Batez ere hankekin bultzatzen dira; minutu batez baino gehiagoz urperatu daitezke, eta 10 metro inguruko sakonerara iristen dira. Uretako hegazti gehienen lumak ez bezala, familiako kideen lumak ez dira erabat iragazgaitzak, eta, horri esker, erraz hondoratu eta urpean igeri egin dezakete. Behin lehortutakoan, hegoak zabaltzen dituzte lehortzeko. Gainera, aireko zakuen bolumena erregulatzen dute.
Familiako kiderik ezagunenak ubarroiak (Phalacrocorax generokoak) dira.[2]
Taxonomia
Familiak hiru genero hartzen ditu bere barnean:[3]
- Microcarbo
- Phalacrocorax
- Leucocarbo
Erreferentziak
- ↑ Siegal-Causey, D., 1988. Phylogeny of the Phalacrocoracidae. Condor, 90 (3), 885-905.
- ↑ Kennedy, M.; Spencer, H.G. (2014). "Classification of the cormorants of the world". Molecular Phylogenetics and Evolution. 79: 249–257
- ↑ Frank Gill y David Donsker. Hamerkop, Shoebill, pelicans, boobies & cormorants. IOC World Bird List versión 6.1.
Kanpo estekak
Datuak: Q3901247
Multimedia: Phalacrocoracidae / Q3901247
Espezieak: Phalacrocoracidae
![]() | Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |