Pedro Tamen

Pedro Tamen
Bizitza
JaiotzaLisboa, 1934ko abenduaren 1a
Herrialdea Portugal
HeriotzaSetúbal, 2021eko uztailaren 29a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
portugesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, kazetaria, idazlea, literatura-kritikaria eta legelaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Grand Cross of the Order of Prince Henry Grand Cross of the Order of Prince Henry
    Luís Miguel Nava Poetry Award  (2007)
    Prémio D. Dinis  (1981)
    Prémio da Crítica da Associação Portuguesa de Críticos Literários
    Grande Prémio de Tradução Literária  (1990)
    Grand Prix of Poetry APE/CTT
    Prémio Literário Casino da Póvoa
    Meritu Zibileko Ordena Meritu Zibileko Ordena
    National Order of Merit National Order of Merit

Discogs: 1541277 Edit the value on Wikidata

Pedro Mário Alles Tamen (Lisboa, 1934ko abenduaren 1a-Setúbal, 2021eko uztailaren 29a) portugaldar idazle eta literatura itzultzailea izan zen.

Biografia

Pedro Tamen Lisboako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. 1958tik 1975era Moraes argitaletxea zuzendu zuen eta Gulbenkian Fundazioa 1975tik 2000ra administratu zuen. 1987tik 1990 arte Portugalgo PEN Klubaren Presidentea izan zen. Poesia idatzi zuen batez ere. Garrantzi handia izan dute, bestetik, nazioarteko idazleen itzulpenak, besteak beste, Gabriel García Márquez, Proust eta Gustave Flaubert. Halaber, aldizkari desberdinetan kolaboratu zuen, tartean, Anteu. Cadernos de Cultura; azken honen zuzendaria izan zen.[1] Literatura munduko sari asko jaso zituen.[2] 1959an Maria Isabel Bénard da Costarekin ezkondu zen. 1973an dibortziatuta, 1975ean Maria da Graça Livério Seabra Gomesekin ezkondu zen. Setúbalen ospitalizatuta, 86 urte zituelarik, 2021ean, hil egin zen.[3]

Obra ezagunena

Bere lan ezagunena Um Teatro às Escuras (2011) poesia liburua da.

  • Poema para Todos os Dias (1956, poemak)
  • O Sangue, a Água e o Vinho (1958, poemak)
  • Escrito de Memória (1973, poemak)
  • Os Quarenta e Dois Sonetos (1973, poemas)
  • Horácio e Coriáceo (1981)
  • Principio de Sol (1982, poemak)
  • Guião de Caronte (1997)
  • Retábulo das Matérias (1956-2001 arteko poesiaren bilketa, 2001)
  • Analogia e Dedos (2006, poemak)
  • O Livro do Sapateiro (2010, poemak)
  • Um Teatro às Escuras (2011)
  • Rua de Nenhures (2013, poemak)

Erreferentziak

  1. http://www.antoniomiranda.com.br/iberoamerica/portugal/pedro_tamen.html
  2. Portugalgo Liburutegi Nazionala [1]
  3. https://24.sapo.pt/atualidade/artigos/poeta-e-tradutor-pedro-tamen-morre-aos-86-anos

Kanpo estekak

  • (Portugesez):Pedro Tamenen "Oda" poesia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1467502
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 34476991
  • ISNI: 0000000116176105
  • BNF: 120557776 (data)
  • GND: 122498011
  • LCCN: n85147203
  • NKC: mzk20231192320
  • SUDOC: 028795938
  • Wd Datuak: Q1467502