Panamako paperak

Panamako paperak

Datuak
Data2016ko apirila
Afera11,5 milioi agirien argitalpena (2.6 terabyte)
Agirien data1970eko hamarkadatik 2016ra
ArgitaratzaileakSüddeutsche Zeitung, International Consortium of Investigative Journalists
Ikus gaineraPanamako paperetan aipatutako pertsonen zerrenda

Panamako paperak (ingelesez Panama Papers) Panamako Mossack Fonseca & Co abokatu bufetearen barne agiri konfidentzial multzo bat da, denera 11,5 milioi inguru. Hauetan, 1970eko hamarkadatik 2016ra doan denboraldian munduko elitearen kideek euren herrialdeetako zerga-ordainketak saihestu zituztela egiaztatzen da, kide horien artean estatuburuak, politikariak, finantzagizonak, enpresaburuak, kirolariak, erakundeak eta elkarte pribatuak daude.

Kide, pertsona edota erakunde hauek Mossack Fonseca & Co bufetearekin harremanetan jarri eta bere abokatuak kontratatzen zituzten, haien bidez offshore konpainiak sortu eta ezartzeko, betiere jabeen nortasuna ezkutatu eta zerga-ordainketak saihesteko helburuz.

Ikus gainera

  • Falciani zerrenda

Kanpo estekak

  • Panamako paperetako izen-abizenak: Nortzuk ageri dira azalarazitako dokumentuetan?, Eitb.com
  • Zer dira Panamako paperak?, En Jake saioa, Etb2. Eitb.eus (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23702848
  • Commonscat Multimedia: Panama Papers / Q23702848

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 152146634453441932159
  • LCCN: n2016030935
  • NKC: unn2017970743
  • Wd Datuak: Q23702848
  • Commonscat Multimedia: Panama Papers / Q23702848
  • i
  • e
  • a
Finantza-delituak
Finantza-delitu eta krimenak
Finantza-fluxu opakoak
Finantza-eskandaluak