Uniformearen bilakaera
Osasuna Futbol Klubaren uniformea hasiera hasieratik elastiko gorria eta galtza urdinak izan dira, taldearen armarrian agertzen diren koloreak hain zuzen ere. Osasunako estatutu ofizialek diotenez, klubaren kolore ofizialak "elastiko gorria eta galtza urdinak dira, galtzerdi beltzekin eta buelta gorriarekin", eta "beste kolore batzuk dituzten janzkerak egon daitezke".[1]
Etxeko ekipamenduaren bilakaera
Kanpoko ekipamenduaren bilakaera
Marken eta babesleen bilakaera
Beste ekipamenduak
Telebistako eskakizunen ondorioz, Osasunak elastiko laranja diseinatu behar izan zuen Bartzelonaren aurka jokatzeko, lehen eta bigarren jantziak ez zirelako bateragarriak Bartzelonaren janzkerarekin. Kamiseta laranja zen, xehetasun zuriekin eta "#Osasunak amorerik ez" leloarekin euskaraz eta gazteleraz.[2] Hurrengo denboraldian, Osasunak ekipazio berezia jantzi zuen Cadizen aurkako partidan, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta. Ekipamendua urdin iluna zen, arrosazko xehetasunekin eta bularrean "He for She" kanpainaren logoarekin.[3] 2019-2020 denboraldian Osasunak Celtaren aurkako partida jokatu zuen San Ferminak ospatzeko kamiseta berezi batekin. Kamiseta zuria zen, zapi gorri batekin.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Osasuna1920. (2016-10-23). «Camisetas históricas de Osasuna» Osasuna 1920 (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2017-04-26). «Osasuna, forzado a jugar de naranja ante el Barcelona por exigencia de la televisión - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Osasuna 1920. (2018-03-01). «La preciosa camiseta de Osasuna por el Día Internacional de la Mujer» Osasuna 1920 (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
Kanpo estekak
| Osasuna | |
Kideak: Futbolariak • Entrenatzaileak • Presidenteak Taldeak: Osasuna B • Osasuna Femenino • Instalazioak: Sadar • Taxoare Antzinakoak: Zabalguneko zelaia • Zalditegiko zelaia • Donibane estadioa Historia: Osasunaren historia • Osasunaren ibilbidea Europan Osasunaren sailkapenen zerrenda Ereserkiak: Osasunaren ereserkia |