Okrug

Okrug Ekialdeko Europan banaketa administratibo bat izendatzeko erabiltzen den hitza da. Etimologikoki, hitz hau, Bezirk (barruti) alemanierazko hitzaren antzekoa da. Biek ala biek, bezirkek zein okrugek, inguratuta dagoen zeozer esan nahi dute.

Bulgaria

Bulgarian, okrugak, "barruti" edo "lurralde" bezala itzulita, oblasten banaketa administratiboak ziren, 1987 eta 1999 artean existitu zirenak.

Errusiar Inperioa

Okrugak, Errusiar Inperioaren banaketa administratibo mota bat izan ziren. 1920 arte, kosakoen samaldatan, barruti administratiboak izan ziren.

Errusiar Federazioa

Egungo Errusian, okrug hitza "barruti" bezala itzultzen da, edo, zuzenean, okrug bezala, eta honako banaketa administratibo hauek izendatzeko erabiltzen da.

  • Barruti federalak (federalny okrug), Siberiako barruti federala, adibidez
  • Barruti edo okrug autonomoak (avtonomny okrug) Txukotkako Barruti Autonomoa, adibidez.
  • Komi Permiakoen Barruti Autonomoa, oraindik, Perm Kraiaren barnean, estatus berezi bat duen lurraldea.

Okrug Errusiako bi herri federalen banaketa administratiboak deskribatzeko ere erabiltzen da.

  • Moskuko okrug administratiboak, banaketa administratiboko goragoko maila bat dira.
  • San Petersburgoko okrug administratiboak, banaketa administratiboko beheragoko maila bat dira.

Gainera, okrug hitzak selsobiet mailako banaketa administratibo batzuk ere adierazten ditu.

  • Okrugak, Samara Oblastekoak bezala
  • Landa okrugak (selsky okrug)Belgorod Oblastekoak bezala
  • Landa lurralde okrugak (selsky territorialny okrug) Murmansk Oblastekoak bezala
  • Stanitsa okrugak (stanichny okrug) Krasnodarreko Karikoak bezala

Okrug, azkenik, herri banaketa administratibo bat deskribatzeko ere erabiltzen da "udalerri hiri okruga". Hau, udalerri barrutiaren barnera batu ez den udalerri hiri finkatze bat da.

Serbia

Serbia hogeitabederatzi okrugetan banatuta dago, Belgradoko hiri-barrutia bezala. Serbian, okrug hitza, sarri, barruti edo lurralde gisa itzultzen da.

Banaketa administratiboentzako izen eslabiarrak

  • gmina
  • krai
  • kraj
  • krajina
  • pokrajina
  • opština, opcina
  • obec
  • oblast, oblast', oblasti, oblys
  • okreg
  • okres
  • okrug
  • powiat
  • raion
  • voivodato, vojvodina
  • zupa
  • zupanija

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Okruha, Ukraniako Entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1427085
  • Wd Datuak: Q1427085