Musulman Beltzak

Islamen Nazioa

Musulman Beltzak (Black Muslims ingelesez) 1930. urtean Wallace Fard Muhammad Mekan jaio zen musulman ortodoxoak Estatu Batuetako Detroit hirian sortu zuen erlijio eta kultura higikundea da.

Historia

Hasierako kide gehienak hegoaldeko estatuetatik emigraturiko beltzak ziren eta arian-arian gorpuztu zen mugimenduan Islamen Nazio berri baten inguruko asmoa, beltzak nagusi zirela. Elijah Muhammad Farden ondorengoaren ahaleginari esker zabaldu zen erakundea eta indartu zen beltzen artean nazio berriaren aldeko ideia.

1960tik aurrera, Malcolm X izan zen talde horretako buruzagi ospetsuena. 1963tik aurrera, liskar eta gatazka ugari izan zituzten Elijah Muhammadek eta Malcolm Xk, eta 1965ean hil zuten azkeneko hau atentatu batean.

1970. urtetik aurrerako urteetan, mugimendu beltz ez erradikalak nagusitu ziren eta Musulman Beltzen eragina apaldu zen. 1985ean iragarri zuen Elijah Muhammaden seme Warith Deen Muhammadek erakundearen desegitea.

Ikus gainera

  • Wallace Fard Muhammad
  • Elijah Muhammad
  • Malcolm X

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q220222
  • Commonscat Multimedia: Nation of Islam / Q220222

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 125168593
  • LCCN: n95035841
  • NKC: kn20020322362
  • SUDOC: 027665216
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q220222
  • Commonscat Multimedia: Nation of Islam / Q220222