Mur (ibaia)

Mur / Mura
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera434 km
Geografia
Map
Koordenatuak47°07′48″N 13°20′49″E / 47.13°N 13.3469°E / 47.13; 13.3469
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Liesing (en) Itzuli
    Mürz (en) Itzuli
    Kainach (en) Itzuli
    Sulm (en) Itzuli
    Trnava (en) Itzuli
    Q1291798 Itzuli
    Lassnitzbach (en) Itzuli
    Südliche Taurach (en) Itzuli
    Ledava (en) Itzuli
    Andritzbach (en) Itzuli
    Petersbach (en) Itzuli
    Q15111794 Itzuli
    Hammerbach (en) Itzuli
    Mlinski Potok (en) Itzuli
    Plitvički Potok (en) Itzuli
    Mokoš (en) Itzuli
    Boračevski potok (en) Itzuli
    Saßbach (en) Itzuli
    Schwarzaubach (en) Itzuli
    Drauchenbach (en) Itzuli
Arroaren azalera13.824 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria166 m³/s
IturburuaHohe Tauern
Bokalea
()
Drava
Artikulu hau Europako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mur».

Mur[1] (alemanez) edo Mura[1] (kroazieraz, eslovenieraz edo hungarieraz) Europako Erdialdeko ibaia da.

Ibilbidea

Erdialde Ekialdeko Alpeetako Hohe Tauern mendikatean jaiotzen da 1.898 metrotako altueran. 480 kilometro luze da eta zatirik handiena Austrian egiten du, 330 kilometro inguru. Bidean zeharkatzen duen hiri handiena Graz da.

Ondoren 95 kilometro egiten ditu Eslovenian, hauetatik 67 Austria eta Kroaziarekiko muga zehazten duelarik. Azken zatia Kroazia eta Hungariaren arteko muga markatzen du, azkenik urak Drava ibaian isuriz.

Ibaiak zeharkatzen dituen hiri aipagarrienak Austrian daude; Leoben, Graz eta Leibnitz. Esloveniako eta Kroaziako herriak oso txikiak dira.

Ibai adarrak

Honako hauek dira Mur ibaiaren ibaiadar nagusiak:

  • Mürz ibaia (Austrian), 98 km.
  • Sulm ibaia (Austrian), 83 km.
  • Ščavnica ibaia (Eslovenian), 56 km.
  • Ledava ibaia (Eslovenian), 76 km.
  • Trnava ibaia (Kroazian), 47 km.

Ustiaketa

k.a. IV mendetik aurrera izan dira uretako errotak Mur ibaiaren ertzetan. Errota bereziak dira, uraren gainean ezarrita baitaude eta urak gurpil handi bat mugitzen du. Aintzinako teknologiaz baliatu ziren eslaviarrak eta magiarrak ere eta 1930. hamarkadan oraindik errota ugari ari ziren lanean ibaiean zehar. Gaur egun bakarrak irauten du, Babič errotak (eslovenieraz: Babičev mlin), Veržej herrian.

1772an urrea ustiatzen ere hasi ziren, Mur ibaiak ugari baitzekarren, baina gaur egun kopurua ez da nahikoa honen inguruko jarduera bat sortarazteko.

Austria aldean hainbat zentral hidroelektriko daude Mur ibaian.

Iruditegia

  • Mur ibaiaren iturburua.
    Mur ibaiaren iturburua.
  • Leoben (Austria).
    Leoben (Austria).
  • Graz (Austria).
    Graz (Austria).
  • Babič errota.
    Babič errota.
  • Drava ibaiarekin bat egiten duen unea.
    Drava ibaiarekin bat egiten duen unea.

Erreferentziak

  1. a b 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q204040
  • Commonscat Multimedia: Mur River / Q204040

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 234353050
  • BNF: 169359554 (data)
  • GND: 4210286-8
  • LCCN: sh87002198
  • NKC: ge399687
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 59792
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 44008
  • Wd Datuak: Q204040
  • Commonscat Multimedia: Mur River / Q204040