Mehmed I.a

Mehmed I.a

Irudi gehiago

Otomandar Inperioko sultana

1413ko uztailaren 5a - 1421eko ekainaren 4a
← Bayezid I.a - Murad II.a →
Bizitza
JaiotzaBursa, 1386
Lehen hizkuntzaOtomandar turkiera
HeriotzaEdirne, 1421eko maiatzaren 26a (egutegi gregorianoa) (34/35 urte)
Hobiratze lekuaYeşil Türbe (en) Itzuli
Familia
AitaBayezid I.a
AmaDevlet Hatun
Ezkontidea(k)Emine Hatun (en) Itzuli
Kumru Hatun (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Murad II.a
    Küçük Mustafa (en) Itzuli
    Selçuk Hatun (en) Itzuli
    Sultan Hatun (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • İsa Çelebi (en) Itzuli
    Süleyman Çelebi (en) Itzuli
    Musa Çelebi (en) Itzuli
    Mustafa Çelebi (en) Itzuli
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
arabiera
persiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Mehmed I.a[1] Çelebi (1389? - 1421eko maiatzaren 26a), Kirisci ("Borreroa") bezala ezaguna. Otomandar Inperioko sultana 1413tik hil zen arte. Beyazid I Yıldırımen semea zen. Otomandar interregno bezala ezagutzen den gerra zibilaren ondoren, Inperio Otomandarraren sultantzat onartu zen (1413).

Bi emazte izan zituen (Fatma eta Selçuk) eta bost seme: Mustafa Çelebi, Ikinci Murad, Ahmed, Yusuf eta Mahmud.

Mehmed Çelebi Edirnen jaio zen (antzinako Hadrianopolis, gaur egun Turkia). Tamerlanek Ankarako guduan Beyazid I.a garaitu eta preso hartu ondoren (1402), tronuaren oinordekoen artean gatazken garaia hasi zen, Otomandar interregno (Fetret devri) bezala ezagutzen dena hain zuzen ere.

Hamar urte geroago, eta Bizantziar Inperioko enperadorearekin (Manuel II.a Paleologoa) egindako aliantzari esker, Mehmedek bere anaiak (Isa, Süleyman eta Mûsa) alde batera utzita, lortu zuen Otomandar Inperioko sultana izatea (1413).

Bitartean, Mehmed I.aren seme zaharrena Mustafa Çelebi, Düzmece Mustafa ere deitua, Samarkandan preso zuen Tamerlanek. Tamerlanen heriotzaren ondoren, Mustafa Anatoliara itzuli zen bere aita tronutik kentzeko asmoarekin. Horretarako, Valakiako printze kristauekin aliatu zen, baina garaitua izan zenez, Bizantzioko enperadorearekin hartu zuen babesa. Mehmedek Bizantzioko enperadoreari ordaindu egin zion semea preso izateko. Ordain gisa, Mehmedek Bizantzioko enperadoreari leialtasuna zin egin zion, eta hori har daiteke Bizantzioko azken garaipen diplomatiko gisa. Aita eta semearen arteko gatazketan, su-armak erabili ziren lehenengo aldiz Otomandar Inperioan.

Mehmed I.a Edirnen hil zen 1421eko maiatzaren 26an, eta Bursako mausoleo berdean (Yesil Turbe) hilobiratu zuten.

Genealogia

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Fatma Sultan
Murad II.a
Murad I.a Mehmed II.a
Bayezid I.a Selçuk Hatun
Gülçiçek Hatun Mehmed I.a
Devlet Hatun Sultan Hatun
Küçük Mustafa

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  • i
  • e
  • a
Osman I.a  • Orhan  • Murad I.a  • Bayezid I.a  • Interregnum  • Mehmed I.a  • Murad II.a  • Mehmed II.a  • Murad II.a  • Mehmed II.a  • Bayezid II.a  • Selim I.a  • Suleiman I.a  • Selim II.a  • Murad III.a  • Mehmed III.a  • Ahmed I.a  • Mustafa I.a  • Osman II.a  • Mustafa I.a  • Murad IV.a  • Ibrahim  • Mehmed IV.a  • Suleiman II.a  • Ahmed II.a  • Mustafa II.a  • Ahmed III.a  • Mahmud I.a  • Osman III.a  • Mustafa III.a  • Abdulhamid I.a  • Selim III.a  • Mustafa IV.a  • Mahmud II.a  • Abdulmezid I.a  • Abdulaziz I.a  • Murad V.a  • Abdulhamid II.a  • Mehmed V.a  • Mehmed VI.a  • Abdulmezid II.a (kalifa)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmed I.a Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q168769
  • Commonscat Multimedia: Mehmed I / Q168769

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 263937854
  • ISNI: 0000000381949877
  • GND: 124832911
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q168769
  • Commonscat Multimedia: Mehmed I / Q168769