Mary Leakey

Mary Leakey

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLondres, 1913ko otsailaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaNairobi, 1996ko abenduaren 9a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Louis Seymour Bazett Leakey  (1936ko abenduaren 25a -  1972ko urriaren 1a)
Seme-alabak
ikusi
  • Richard Leakey
    Philip Leakey
    Jonathan Leakey
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaohorezko doktorea
ohorezko doktorea
ohorezko doktorea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, paleoantropologoa, biologoa eta paleontologoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Prestwich Medal  (1969)
    Elizabeth Blackwell Award  (1980)
    Hubbard Medal  (1962)
    Fellow of the British Academy
    Fellow of the American Academy of Arts and Sciences
    Gold Medal of the Society of Woman Geographers  (1975)
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Mary Leakey, jaiotza-izenez Mary Douglas Nicol (Londres, Ingalaterra, 1913ko otsailaren 6a - Nairobi, Kenya, 1996ko abenduaren 9a) britainiar paleoantropologoa izan zen.

Biografia

11 urte zituela sortu zitzaion antropologiarako grina, Frantzia hegoaldeko Cro-Magnongo gizonaren haitzulo famatua bisitatu zuenean. Londresen antropologia eta geologia ikasi ondoren, harrizko tresna eta lanabesetan aditua bilakatu zen. Ingalaterran bertan hainbat indusketatan parte hartu eta 1931n kultura klaktoniarrari buruzko ikerlan bat gidatu zuen Essexen. Urte haietan hasi zen Louis Leakey antropologoaren Afrikako espedizioetara joaten, eta 1936an harekin ezkondu zen.

Australopithecus boisei kraneoaren erreplika, Mary Leakeyk 1959an aurkitua.

1959an 1.750.000 urte baino gehiago zituen Zinjanthropus boisei (ondoren Paranthropus boisei deitutakoa) espeziearen burezurra aurkitu zuen Olduvaiko haitzartean, Afrikako hominidoen antzinatasun handia frogatuz. 1975ean Homo generoko masailezurra eta hortzak aurkitu zituen, 3.750.000 urtekoak, eta lau urte geroago, 1979an, ordu arte ezagutzen ziren hanka biko hominido baten aztarna fosildu zaharrenak, 3.600.000 urtekoak.

Lan handi eta zorrotz baten zati bat, "Olduvaiko haitzartea" (1971), eta Afrikako paleontologia eta historiaurreari buruzko idazlan ugari argitaratu zituen. "Iragana ezagutaraziz" izenburuko autobiografia argitaratu zuen 1984an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary Leakey Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q231111
  • Commonscat Multimedia: Mary Leakey / Q231111

  • Wd Datuak: Q231111
  • Commonscat Multimedia: Mary Leakey / Q231111