Marzelin Hegiapal

Marzelin Hegiapal
Bizitza
JaiotzaSohüta, 1910
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaMaule-Lextarre, 1996 (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 594

Marzelin Hegiapal (Sohüta, Zuberoa, 1910eko urriaren 11 – Maule, 1996ko apirilaren 23a)[1] zuberotar pastoral-errejenta eta idazlea izan zen.

Pastoral-errejenta familia zahar bateko semea zen, eta bera ere pastoral-biltzaile, moldatzaile, eta errejenta ere izan zen. Errejent gisa maiz lan egin zuen, bai gerra aurrean eta bai gerra ondoan, bai tradizioko pastoraletan, eta bai autore garaikideen idatzietan: Roland ou les Douze Pairs de France, 1936an; Robert le Diable, 1351n; Jeanne d´Arc, 1352an; Napoléon 1er, 1953an; Üskaldünak Ibañetan (d´Andurain eta de Mendittek 1908an-edo idatzia), 1954an; Berterrech (Etxahun Irurik idatzia), 1958an; Zantxo Azkarra (Etxahun-Irurirena), 1963an, eta, berriz, 1973an; Santa Grazi (J. Cazenaverena), 1976an; Aymonen lau semik, 1984an (P. Hegiaphalekin batean). Euskaltzain urgazlea izan zen.

Lanak

Pastorala

Erreferentziak

  1. [1]
  2. Antzerti, 1984ko martxoa, 65.alea.
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

  • Marzelin Hegiapal literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12263007