Leontxo García

Leontxo García
Leontxo García eta Susan Polgar, Bilbon, 2008an.
Bizitza
JaiotzaIrun, 1956ko otsailaren 12a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakxakelaria eta kazetaria

Facebook: leontxogarcia Twitter: leontxogarcia Edit the value on Wikidata

Leontxo Olasagasti Gartzia edo, ezagunagoa den bezala, Leontxo García (Irun, 1956ko otsailaren 12a - ) xake-jokalari eta -kazetari gipuzkoarra da.

1975ean Gipuzkoako Xake Txapelketa irabazi zuen. FIDE maisua da, 1981tik. Hala ere, 1983an xake-jokoa alde batera utzi zuen, xake-kazetaritzara guztiz dedikatzeko. 1986tik RNEren xake-korrespontsala da. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkaria zuzendu zuen. 1998-1999 bitartean Salvatek ekoiztutako La pasión del ajedrez (Xakearen pasioa) seriea —25 bideoko bilduma— zuzendu eta aurkeztu zuen. 2004tik egunero idazten du zutabe bat Espainiako El País egunkarian, non xake-partida bat aztertzen duen. Hitzaldi ugari ematen ditu xakearen edertasuna eta hezkuntza-balioa zabaltzeko. Hain zuzen ere, 2009an Euskal Herriko federazioak ematen duen Euskal Xakearen saria jaso zuen, xakea gizartean hedatzeko egindako lanagatik.[1]

Liburuak

  • "Radomir Antic. Jaque a la Liga" (Plaza & Janés, 1996)

Erreferentziak

  1. eitb.eus[Betiko hautsitako esteka] (2009/01/29)

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Leontxo Garcíaren zutabea elpais.com webgunean
  • (Gaztelaniaz) Leontxo Garcíaren En Jaque programako audioak rtve.es webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q800082
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 86778327
  • ISNI: 0000000059687776
  • BNE: XX1103941
  • CANTIC: a19160276
  • LCCN: ns2014004217
  • Wd Datuak: Q800082