Lehman Brothers

Lehman Brothers
Datuak
Motainvestment bank (en) Itzuli, negozioa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaInbertsioa, finantza-zerbitzua eta financial service activities, except insurance and pension funding (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaInitiative Finanzstandort Deutschland (en) Itzuli
Eskumendekoak
Trilantic Capital Partners (en) Itzuli
Enplegatuak28.556 (2007ko azaroaren 30a)
Ekoizpena
inbertsioko banka eta aktiboen kudeaketa
Agintea
Zuzendari exekutiboaRichard S. Fuld (en) Itzuli
Egoitza nagusi
  • New York
  • 40°45′38″N 73°58′59″W / 40.7606°N 73.9831°W / 40.7606; -73.9831
Legezko formakapital irekiko enpresa
Zeren jabe
Federal Cartridge (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak19.257.000.000 $ (2008)
Irabazi garbia4.000.000.000 $ (2006)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1850
Sortzailea
Henry Lehman (en) Itzuli
Emanuel Lehman (en) Itzuli
Mayer Lehman (en) Itzuli
SorlekuaMontgomery
Desagerpena2008
webgune ofiziala
Lehman Brothers New Yorken.

Lehman Brothers Holdings Inc. 1850ean sortutako Estatu Batuetako finantza zerbitzuen konpainia globala izan zen. Inbertsio-bankuak, finantza-aktiboen kudeaketa eta errenta finkoko inbertsioak, merkataritza-bankuak, inbertsioen kudeaketa eta, oro har, banku-zerbitzuak nabarmentzen ziren.[1]

Haren zuzendari exekutiboak, Goldman Sachs, AIG, Bear Stearns, Merrill Lynch eta Magnetar-ekoekin batera, Ig Nobel Ekonomia sari parodikoa jaso zuen 2010ean, 2008ko finantza-krisian egindako kudeaketagatik.

Taldeko enpresak

Taldeko enpresa nagusiak hauek ziren: Lehman Brothers Inc., Neuberger Berman Inc., Aurora Loan Services Inc., SIB Mortgage Corporation, Lehman Brothers Bank, FSB eta Crossroads taldea. Holdinga New Yorken zuen egoitza; lurraldeko egoitzak Londresen eta Tokion zueden. Halaber mundu osoan zituen bulegoak.

2008ko krisialdia

2008ko irailaren 15ean, Lehman Brothers multinazionalak porrot egin zuen AEBetan eta finantza sistema osoan porrot katea eraginda, mundu osora zabaldu zen 1929koaren ostean ezagutu den krisirik bortitzena, hasieran finantzetakoa eta laster ekonomia osoa astindu zuena. Krisi honen kudeaketak pobreen eta aberatsen arteko arrakala sakondu zuen bazter gehienetan: gobernuek bankuak erreskatatzeko sekulako dirutzak mobilizatu zituzten eta, ordainetan, langileen eskubide eta herritarren zerbitzu sozialetan murrizketa itzelak egin.[2]

2008an porrota deklaratu aurretik, Lehman Brothers Estatu Batuetako laugarren inbertsio banku handiena zen (Goldman Sachs, Morgan Stanley eta Merrill Lynchen atzetik) eta 680 mila milioi dolar estatubatuar zituen aktiboetan.[3][4]

Erreferentziak

  1. https://cincodias.elpais.com/companias/2023-09-15/lehman-brothers-15-anos-ya-de-una-quiebra-que-cambio-el-mundo.html
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/lehman-brothers-multinazionalak-porrot-egin-zuen-aebetan-eta-finantza-sistema-osoan-porrot-katea-eraginda-mundu-osora-zabaldu-zen-1929koaren-ostean-ezagutu-den-krisirik-bortitzena-hasieran-finantzetakoa-eta-laster-ekonomia-osoa-astindu-zuena
  3. https://elpais.com/diario/2008/09/16/economia/1221516004_850215.html
  4. https://www.investopedia.com/articles/economics/09/lehman-brothers-collapse.asp

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Lehman Brothersek zuen webgune ofiziala.
  • Krisiaren kronologia Berrian, 2018/09/16.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q212900
  • Commonscat Multimedia: Lehman Brothers / Q212900

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 151279667
  • ISNI: 0000000101536630
  • BNF: 165717443 (data)
  • GND: 1248643-7
  • LCCN: n81066329
  • NDL: 01177113
  • BIBSYS: 1093602
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q212900
  • Commonscat Multimedia: Lehman Brothers / Q212900