Lapurdiko armarria

Lapurdiko armarria Euskal Herriko herrialde horretako armarria da.

Deskribapena

Erdibitutako armarri honek alderdi bi ditu: lehendabizikoan eskuan arpoi-dardo bat duen lehoi gorri bat urrezko eremu batean dago, bigarrenean, berriz, urrezko zitori horia eremu urdinean.

Historia

Philippe Veyrinen esanetan[1] armarria antzinako bizkondeen armarrian oinarrituta dago, honek zitori horia eta lehoi gorria zituelako. Zitori horiari buruz eztabaida ugari izan da adituen artean, batzuk 1451n Frantziako Erresumarekin batu zenean jarri zutela eta besteek Oto I.a Handiaren garaikoa zela diotelako[2].

Edonola ere, armarria Uztaritzekoa ere bada, herrialdeko lehendabiziko hiriburua eta Lapurtarren Biltzarraren lehendabiziko egoitza zena.

Erreferentziak

  1. Philippe Veyrin, "Les Basques", Arthaud: 1975 ISBN 2-7003-0038-6
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Lapurdi (heráldica). .

Ikus, gainera

  • Lapurdiko bandera
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko armarriak Euskal Herria
Euskal Herri osoa
Zazpiak Bat
Herrialdeak
Araba · Bizkaia · Gipuzkoa · Lapurdi · Nafarroa · Zuberoa
Administrazio eskualdeak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261883
  • Wd Datuak: Q12261883


Historia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.