Kontserbazio egoera
Espezie baten kontserbazio egoera egun edo etorkizun hurbilean espezie horrek dituen iraungitzeko aukerak neurtzeko adierazlea da. Espezie jakin baten kontserbazio egoera finkatzeko faktore asko kontuan hartzen dituzte: espezimen kopuruaz gain, denboran zehar biztanleriaren handiagotze edo gutxitzea, elikatzeko aukerak, mehatxu ezagunak eta abar.
Kontserbazio egoera adierazteko sistema asko daude:
- Mundu osokoak: adibidez IUCN Zerrenda Gorria da, mundu osoan, kontserbazio egoeraren adierazle ezagunena.
- Nazioartekoak: adibidez, Europar Batasunak bere kategoriak ditu.
- Estatukoak, estatu burujabe bakoitzak bere lurralderako sortuak.
Ikus, gainera
- Galzoriko espezie
- Espezieen iraungipen
- Iraungipen masibo
Kanpo estekak
- (Ingelesez) IUCN Zerrenda Gorria
- Datuak: Q82673
- Multimedia: Conservation status / Q82673
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |