Kike Diaz de Rada

Kike Diaz de Rada
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1959ko uztailaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2024ko ekainaren 19a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, idazlea eta antzerki zuzendaria
IMDB: nm0211066 Edit the value on Wikidata

Enrique "Kike" Diaz de Rada Zeberio (Donostia, 1959 - ibidem, 2024ko ekainaren 19a) gipuzkoar antzezlea, antzerki zuzendari eta idazlea izan zen.[1]

Biografia

Bartzelonan egin zituen unibertsitate ikasketak —Filologia ikasi zuen—. 1978an, Bartzelonan hau ere, bertako diputazioko Antzerki Institutuan antzerki ikasketak egin zituen, besteak beste, Pere Planella, Pavel Litbarsky eta Jose Sanchis Sinisterrarekin batera. Hor hasi zuen bere antzokietako ibilbidea.[2]

Antzerkigintzan ez ezik, zinemagintzan eta telebistan ere aritutakoa izan zen. Orain gipuzkoar antzerki taldeko sortzaileetakoa izan zen. Modigliani lana sortu zuen konpainia horretan. 1983an Tanttaka Teatroa sortu zuten kideetako bat izan zen, Mireia Gabilondorekin eta Fernando Bernuésekin batera.[2] Antzerkigintzan, hainbat konpainiarekin lan egin zuen esaterako, 1993an Arteszena desagertutako egitasmoak plazaratu zuen La Cacatúa Verde produkzioko protagonistetako bat izan zen, baina lanik gehiena Tanttaka taldearekin egin zuen, talde horren Umekeriak, El Florido Pensil, Dakota eta Novecento: ozeanoko pianista produkzioetan hartu baitu parte. Azken antzerki lan horretan eginiko lanagatik, Palentzia Hiria XXI. Antzerki Jaialdian antzezle onenari eskainitako saria eman zioten 2000. urtean. Taxi 10 telebista saioaren aurkezle ere izan zen, baita Euskal Aktoreen Batasunaren buru ere. Zineman, Joseba Salegiren Ione, igo zerura (1999), Helena Tabernaren Yoyes (2000) eta Manuel Gutiérrez Aragónen Visionarios (2000) filmetan parte hartu zuen, besteak beste.

Lanak

Zinema

Telebista

Antzerkia

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Kike Díaz de Rada Ceberio. .
  2. a b «Kike Diaz de Rada antzerki zuzendari eta idazlea hil da» Berria 2024-06-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

  • Heriotzaren berria EITBko webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261458
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 50278
  • Lur: 01493/eu_d_1058/d1058
  • Wd Datuak: Q12261458