Jeneral
Jeneral maila militarra da. Hierarkia militarrean gailurrean dago, goi-mailako ofizieren -maior edo komandante, koronelorde eta koronela- eta ofizieren -lotinantorde, lotinant edo kapitaina- eta itsas-gudarostean fragatako lotinantorde, ontzi-lotinantorde, eta ontzi-lotinant- gainean dago, eta, hurrenez hurren, ofizierordeko eta soldadu edo itsastarren gainetik.
Espainiako Armadan honako graduak daude:
Lurreko Armada | Itsas Armada | Itsas Infanteria | Aireko Armada | Guarda Zibil |
---|---|---|---|---|
kapitain jeneral (OF-10) | kapitain jeneral (OF-10) | baliokiderik gabe | kapitain jeneral (OF-10) | baliokiderik gabe |
armada-jeneral (OF-9) | amiral jeneral (OF-9) | baliokiderik gabe | aire-jeneral (OF-9) | baliokiderik gabe |
lotinant jeneral (OF-8) | Amiral (OF-8) | baliokiderik gabe | lotinant jeneral (OF-8) | lotinant jeneral (OF-8) |
dibisio-jeneral (OF-7) | amiralorde (OF-7) | dibisio-jeneral (OF-7) | dibisio-jeneral (OF-7) | dibisio-jeneral (OF-7) |
brigadier (OF-6) | kontramiral (OF-6) | brigadier (OF-6) | brigadier (OF-6) | brigadier (OF-6) |
Kanpo estekak
- Datuak: Q83460
- Multimedia: Generals / Q83460