Idi-ohoinak

Idi-ohoinak
Irudi gehiago
Behaketa
Distantzia Lurretik1.274,05 pc
Itxurazko magnitudea (V)11,8293, 9,8, 9,21 eta 9,011
Honen izena daramakazo, wagon (en) Itzuli eta Gurdi
KonstelazioaHartz Handia
Abiadura erradiala−25,91 km/s
Igoera zuzena247,02304929843 °
Deklinazioa−49,211114175263 °
Izendapenak
ikusi
  • Guide Star Catalog (en) Itzuli: GSC 08320-02046
    $12MASS J16280553-4912399
    $11RXS J162804.7-491150
    Gaia Data Release 2 (en) Itzuli: Gaia DR2 5940660401490864256
    Tycho-2 Catalogue (en) Itzuli: TYC 8320-2046-1
    $12U 1624-49
    $13A 1624-490
    $13U 1624-49
    $14U 1624-49
    $14U 1624-490
    A survey of the galactic plane with EXOSAT (en) Itzuli: GPS 1625-490
    The Palermo Swift-BAT hard X-ray catalogue. II. Results after 39 months of sky survey (en) Itzuli: PBC J1627.9-4911
    Gaia Data Release 1 (en) Itzuli: Gaia DR1 5940660397160801152
Idi-ohoinaren asterismoa, zazpi izarrek osatua.

Idi-ohoin edo Itohoinak,[1] Gurdi edo Karroa,[2][3], zazpi izar distiratsuk osatzen duten asterismo zabala da, Hartz Handiaren konstelazioaren barnekoa. Zazpi izar horietatik sei bigarren magnitudekoak dira eta zazpigarrena, Megrez (δ) hirugarren magnitudekoa. Lau izarrek "gorputza" edo "kazoa" irudikatzen dute eta beste hirurek "kirtena" edo "heldulekua". Munduan zehar ez dira gutxi asterismo hau aintzat hartu duten kulturak. Iparrizarrak (Polaris), egun iparraldea seinalatzen duen izarra, Hartz Txikiaren isatsaren punta irudikatzen du eta bertara iritsi daiteke asterismo honen aurreko muturreko bi izarretatik (Merak eta Dubhe) pasatzen den irudizko lerro zuzen bat margotuz. Horrek nabigaziorako asterismo baliagarria egiten du.

Beste izen arruntak

Gurdia tokiko euskarazko testuetan:[4] Gurdia; Idi-ohoinak (Itohoinak); Zazpi-ahuntzak; batzuetan Itzaina bere idiekin; Zazpi lapurrak; Zazpizarra.

Izarrak

Hartz Handiaren konstelazioan egonik, Gurdiko izarrek Bayerren izendapenak dituzte, zeintzuen izenek alfabeto grekoko letren ordena jarraitzen duten gorputzetik hasi eta kirteneraino.

Izen

propioa

Bayerren

izendapena

Itxurazko

magnitudea

Distantzia

(arg)

Dubhe α UMa 1.8 124
Merak β UMa 2.4 79
Phecda γ UMa 2.4 84
Megrez δ UMa 3.3 81
Alioth ε UMa 1.8 81
Mizar ζ UMa 2.1 78
Alkaid η UMa 1.9 101

Mizar izarraren ikuste-norabide berean baina argi-urte bat atzerago, Alcor (80 UMa) izarra dago. Izar hori eta Mizar izarra "Zaldia eta Zalduna" direla esan ohi da. Alcor izarra laugarren magnitudekoa da eta beraz, normalki erraza ikusteko begi hutsez, baina Mizar izarretik hain hurbil egoteak zailago egiten du bereiztea, eta tradizionalki ikusmena neurtzeko erreferentziatzat erabili izan da. Mizar izar lautarra da eta optikoki izar bitarra, izan ere, aurkitu zen lehen bitar teleskopikoa da (1617an aurkitua) eta baita ere aurkitutako lehen bitar espektroskopikoa (1889an aurkitua).

Zartagineko zazpi izarretatik bost Hartz Handiaren Talde Higikarian daude, haren nukleoan zehazki. Muturretako bi izarrak, Dubhe eta Alkaid, ez dira talde horretako kide eta aurkako noranzkoan mugitzen dabiltza. Taldea osatzen duten bost izarrak mapan behe-eskuinaldera mugitzen dabiltza. Horrenbestez, poliki-poliki Hartz Handiaren itxura aldatu egingo da eta bere kirtena gero eta makurtuagoa izango den bitartean, kazoa gero eta zabalagoa izango da. Hemendik berrogeita hamar mila urtera Idi-ohoina ez da ezagutzen dugun bezala existituko, alabaina, beste zartagin bat eratuko da kontrako noranzkora begiratuko duena. Hori gertatzean Alkaid eta Phecda izarrek Idi-ohoinaren gorputza osatuko dute eta Phecda, Merak eta Dubhe izarrek kirtena.

Kulturan

Kulturan zeresan handia izan du asterismo honek.

Euskal Herrian

Euskal Herrian gurdi baten formarekin lotu izan da tradizionalki zazpi izarren forma, eta gurdi zein karro deitu izan zaio. Gurdia Ursa Majorrekin lotua den bezala, Gurdizain (Burtzaiñ, Andima Ibiñagabeitiak jasotako testigantzan) izena ere erabili izan da zeruan haren atzean ageri den Auriga konstelaziorako[5].

Gurdiaren irudia, lotua egon daiteke halaber idiarekin, eta hortik beste izen batzuk Darrikarrerek 1912ko lan batean aipatu zituenak[6], eta bere iritziz erabiliak izan direnak Lapurdin, Nafarroa Garaian eta Beherean, eta Zuberoan, idi-ohoinak, ithohoinak edo idi-uhuiñak, hau da idien lapur edo ebasleak.

Darrikarrerek etimologia latindar interesgarri batekin lotzen ditu euskal izenak, Ursa Minor konstelazioko ipar izarrra (Ipharreko izar, edo Norteko izar Darrikaburunean), Septemtrion dela latinez, zazpi idiak literalki, eta hortaz, analogia egiten du Ursa Minorreko zazpi idien ideiarekin lotua egon daitekeela beste zazpi izarreko multzo hau, Ursa Majorreko zazpi ohoinena[6].

Zazpi ahuntzak da Darrikarrerek emandako beste forma bat[5]. Labayru hiztegiak aipatzen du halaber zazpi ohoinartz forma[3], lapur edo ohoinei lotzen zaielarik hartzaren izena, ohikoa kultura askotan izar multzo hauek izendatzeko orduan.

Beste herri batzuetan

Galizian adibidez, galizieraz setestrelo izenez ezagutzen da, "zazpi izarrak" esan nahi duena. Irlandan eta Britainia Handian the plough izena jasotzen du, "goldea" alegia. Ingalaterra eta Eskandinaviako zenbait tokitan "Karlosen Gurdia" izenez ezagutzen da. Karlomagno enperadoretik datorrela ematen duen arren, dirudienez, gizonaren gurdia (churl's wagon) esan nahi du jatorriz, emakumearen gurdiaren (Hartz Txikia) aurkakoa. Herbehereetan zartaitzat hartzen da. Finlandian Otava (izokinaren sarea esan nahi du) izena da zabalduena. Orokorrean, kultura bakoitzak bere izena ipini dio, Hungarian (Göncölszekér), Indian (Saptarshi), etab.

Banderetan ere sarritan agertzen dira asterismo honi erreferentzia egiten dioten ikurrak:

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  2. «Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea - Sociedad de montaña - Club de montaña - Mendizalearen hiztegia» www.ostadar.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  3. a b «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  4. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  5. a b «OEH - Bilaketa - Gurdizain» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  6. a b Darrikarrere, Jean Baptiste. (1912). «Zazpi izarrak, zazpi auntzak, idi ohoinak...» RIEV (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10460
  • Commonscat Multimedia: Big Dipper / Q10460

  • Wd Datuak: Q10460
  • Commonscat Multimedia: Big Dipper / Q10460
  • i
  • e
  • a
Izarrak
Bayer
  • α (Dubhe)
  • β (Merak)
  • γ (Phecda)
  • δ (Megrez)
  • ε (Alioth)
  • ζ (Mizar)
  • η (Alkaid)
  • η (Anwar al Farkadain)
  • θ
  • ι (Talitha Borealis)
  • κ (Talitha Australis)
  • λ (Tania Borealis)
  • μ (Tania Australis)
  • ν (Alula Borealis)
  • ξ (Alula Australis)
  • ο (Muscida)
  • π1
  • π2
  • ρ
  • σ1
  • σ2
  • τ
  • υ
  • φ
  • χ (Taiyangshou)
  • ψ
  • ω
Flamsteed
  • 2 (A)
  • 5 (b)
  • 6
  • 15 (f)
  • 16 (c)
  • 17
  • 18 (e)
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23 (h)
  • 24 (d)
  • 26
  • 27
  • 28
  • 31
  • 32
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 46
  • 47 (Chalawan)
  • 49
  • 51
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 78
  • 80 (Alcor)
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 86
  • 55 Cam
  • 56 Cam
  • 57 Cam
  • 1 CVn
  • 14 LMi
  • 15 LMi
  • 25 LMi
  • 47 LMi
  • 37 Lyn
  • 39 Lyn
  • 41 Lyn (Intercrus)
  • 44 Lyn
Aldakorrak
  • R
  • T
  • U
  • W
  • Z
  • RV
  • ST
  • SU
  • SW
  • SX
  • TU
  • TX
  • TY
  • UX
  • UY
  • VV
  • VX
  • VY
  • XY
  • ZZ
  • AA
  • AB
  • AE
  • AN
  • AR
  • AW
  • BC
  • BE
  • BM
  • BZ
  • CG
  • CH
  • CO
  • CQ
  • CY
  • DH
  • DI
  • DM
  • DN
  • DV
  • DW
  • EE
  • EG
  • EI
  • EK
  • EN
  • EP
  • ER
  • ET
  • EU
  • EV
  • EZ
  • IY
  • KS
  • NQ
  • NY
HR
  • 3236
  • 3263
  • 3303
  • 3332
  • 3400
  • 3401
  • 3405
  • 3408
  • 3436
  • 3470
  • 3506
  • 3592
  • 3603
  • 3608
  • 3645
  • 3676
  • 3725
  • 3747
  • 3824
  • 3838
  • 3854
  • 3855
  • 3859
  • 3885
  • 3911
  • 3918
  • 3922
  • 3929
  • 3939
  • 3954
  • 3958
  • 4044
  • 4046
  • 4051
  • 4052
  • 4067
  • 4096
  • 4098
  • 4103
  • 4108
  • 4132
  • 4165
  • 4176
  • 4181
  • 4191
  • 4215
  • 4242
  • 4243
  • 4264
  • 4275
  • 4278
  • 4280
  • 4283
  • 4285
  • 4286
  • 4336
  • 4340
  • 4345
  • 4351
  • 4367
  • 4383
  • 4388
  • 4391
  • 4407
  • 4412
  • 4421
  • 4424
  • 4435
  • 4439
  • 4452
  • 4457
  • 4474
  • 4481
  • 4482
  • 4486
  • 4493
  • 4500
  • 4521
  • 4536
  • 4545
  • 4562
  • 4569
  • 4574
  • 4581
  • 4584
  • 4593
  • 4610
  • 4672
  • 4767
  • 4840
  • 4859
  • 4867
  • 4917
  • 4936
  • 4953
  • 5070
  • 5076
  • 5085
  • 5126
  • 5148
  • 5169
  • 5077
  • 5213
  • 5216
  • 5256
  • 5280
  • 5302
HD
  • 68988
  • 74389
  • 80461
  • 80606
  • 80607
  • 82408
  • 82969
  • 83564
  • 88609
  • 89221
  • 93551
  • 95572
  • 96127
  • 98618
  • 99706
  • 100018
  • 102956
  • 115043
  • 118203
  • 118970
  • 233604
  • 233731
GJ
  • GJ 3512
  • Gliese 338
  • Gliese 412
  • Gliese 424
  • Gliese 450
Beste batzuk
  • ADS 7251
  • Feige 34
  • Feige 48
  • Feige 55
  • G 119-62
  • G 195-19
  • G 196-3
  • Groombridge 1618
  • Groombridge 1830
  • HAT-P-3
  • HAT-P-13
  • HAT-P-21
  • HIP 57050
  • HIP 57274
  • Holmberg IX X-1
  • Lalande 21185
  • M82 X-1
  • M82 X-2
  • PG 1219+534
  • PG 1351+489
  • PSR B1112+50
  • PSR J1012+5307
  • Sidus Ludoviciana
  • Winnecke 4
  • WISE 1405+5534
  • XTE J1118+480
Asterismoak
Idi-ohoinak
Izar kumuluak
Izar elkarteak
  • Hartz Nagusiko izar elkartea
Exoplanetak
Izarra
π2
    • b
o
    • b
HD 80606
    • b
47 Ursae Majoris
    • b
    • c
    • d
Nebulosak
Planetarioak
Galaxiak
Eliptikoak
Espiralak
Espiral barradunak
Nanoak
Esferoidalak
  • Hartz Nagusiko nanoa I
  • Hartz Nagusiko nanoa II
Irregularrak
Bereziak
Starbust
Galaxia taldeak
  • M101 taldea
Superkumuluak
  • Lehoiaren superkumulua
Ebento astronomikoak
Supernobak
  • SN 1993J
Atari Astronomia ataria