Iñaki Viñaspre

Iñaki Viñaspre
Iñaki Viñaspre bakarkako lanetan, 2008ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan.
Bizitza
JaiotzaAbetxuku, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984) bertsolaria da, Arabako Eskolarteko txapelduna bi aldiz izandakoa eta 2015ean Arabako Bertsolari Txapelketako buruz burukoa jokatu zuen, eta 2019an txapelduna izan zen.

Biografia

2005ean Arabako Bertsolari Txapelketaren finalerako sailkatu zen lehenengo aldiz, eta ordutik urtero finalista izan da. 2015eko Txapelketan buruz burukoa jokatu zuen Manex Agirrerekin. Bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, esate baterako Bertso Rap, Bertso Tavern, Bertxorakeritan... Eskolarteko txapelketetan gai-jartzailea eta epailea izan da eta eskoletan ere bertsolaritza klaseak eman ditu.

2019an, aldiz, 2015eko finalista berdinak izan ziren baina oraingo honetan Viñasprek Agirreri irabazi zion.

Lorpenak

Kanpo loturak

  • Iñaki Viñaspre Bertsozale Elkartearen webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260075
  • Wd Datuak: Q12260075