Heterokromia

Heterokromia partzialdun emakumea. Bere eskuineko begia marroia da eta ezkerrekoa marroia eta berdea.

Heterokromia (anatomian hetrochromia iridis edo heterochromia iridum bezala ezaguna) begien anomalia bat da non iris baten kolorea bestearekin ez datorren bat. Gehiegizko pigmentua izateagatik edota honen faltagatik gerta daiteke.

Alde batetik, iris baten kolorea bestearekin ez badator bat heterokromia osoa edo heterocromia iridum deritzo. Bestetik, iris baten kolorea partzialki ezberdina bada heterokromia partziala edo heterokromia iridis deritzo.

Heterokromia osoa oso gutxitan jazotzen da eta sortzetikoa edo gaixotasun batzuen ondorioz hartutakoa izan daiteke. Sortzetikoa askoz arraroagoa da, nahiz eta siberiar husky, bobtail, alemaniar dogo eta dalmata bezalako txakurrek eduki ohi duten. Halaber, katuek ere maiz edukitzen dute.

Heterokromia duten pertsonaiak

Heterokromia duten artistak:

  • Elizabeth Berkley aktorea.
  • Kate Bosworth aktorea.
  • Bradford Dillman aktorea.
  • Mila Kunis aktorea.
  • Virginia Madsen aktorea.
  • Tobey Maguire aktorea.
  • Joe Pesci aktorea.
  • Elena Anaya aktorea.
  • Christopher Walken aktorea.
  • Jane Seymour aktorea.
  • Dan Aykroyd aktorea.
  • Jason Mraz abeslaria.
  • Tim McIlrath abeslaria.
  • Josh Henderson aktorea.

Heterokromia izan zuten pertsonaia historikoak:

  • Alejandro Magno
  • Tiberio

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q461486
  • Commonscat Multimedia: Heterochromia / Q461486

  • Medikuntzako identifikadoreak
  • OMIM: 142500
  • MedlinePlus: 003319
  • MeSH: C538115
  • Wd Datuak: Q461486
  • Commonscat Multimedia: Heterochromia / Q461486