Hermann J. Abs

Hermann J. Abs

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHermann Josef Abs
JaiotzaBonn, 1901eko urriaren 15a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBad Soden am Taunus, 1994ko otsailaren 5a (92 urte)
Hobiratze lekuaSt. Gertrud (en) Itzuli
Familia
AitaJosef Abs
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbankaria, arte bildumagilea, lehendakaria, juntako kidea eta finantzaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Bavarian Order of Merit Bavarian Order of Merit
    Hessian Order of Merit Hessian Order of Merit  (1990eko irailaren 12a)
    Ring of Honour of the Görres society  (1982)
    San Gregorio Handia Ordenaren Gurutze Handia Zalduna San Gregorio Handia Ordenaren Gurutze Handia Zalduna
    State Prize of North Rhine-Westphalia  (1992)
    honorary citizen of Frankfurt am Main
    Bernhard Harms Prize  (1968)
    Grand Cross 1st class of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany Grand Cross 1st class of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany  (1988)
    Medalla Jabach  (1967)
KidetzaBonner Heimat- und Geschichtsverein (en) Itzuli
Finantza eta Ekonomia Zientzien Errege Akademia

Find a Grave: 237636650 Edit the value on Wikidata

Hermann Josef Abs (Bonn, Alemania, 1901eko urriaren 15a - Bad Soden, Alemania, 1994ko otsailaren 5a) bankaria izan zen.

Bizitza

Gaztetan musika eta matematika ikasteko asmoa azaldu bazuen ere, ikasketak utzi eta Bonngo banketxe judu batean hasi zen lanean. 1933-1935 urte bitartean Koloniako banketxe pribatu batean lan egin zuen eta aldi berean, gauez, zuzenbide-ikasketak egin zituen unibertsitatean. 1935. urterako Berlingo Delbrück banketxeko kide zen. Bidaia ugari egin zituen eta hizkuntzak ikasi zituen. 1937an Deutsche Bankeko zuzendaritza batzordeko kide zen Berlinen. Garrantzizko lana egin zuen Kreditanstalt für Wiederaufbau erakundean (Berreraikuntzarako kredituen erakundea), Marshall planaren kredituak bideratuz. Erakunde horretako lehendakari eta ohorezko lehendakari izan zen.

1957an Alemaniar Länderretako Bankuaren sorreran parte hartu zuen, eta banku horretatik abiatuta eratu zen hain zuzen ere Bundesbank. Trebezia handiz negoziatu zituen alemaniar Reicharen zorrak Londresekin. 1957an Deutsche Bankeko lehendakari izan zen, eta 1967. urtetik aurrera banketxe horretako ikuskaritza batzordeko presidente. Robert Pferdemengesekin batera, Adenauer kantzilerraren finantza aholkulari nagusietako bat izan zen. Elkarte handietako hogeita hamar administrazio batzordetan baino gehiagotan lan egin du.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann J. Abs Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65059
  • Commonscat Multimedia: Hermann Josef Abs / Q65059

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 56739642
  • ISNI: 0000000108577451
  • BNE: XX1171401
  • BNF: 129173163 (data)
  • GND: 118500260
  • LCCN: n50036866
  • NKC: jo20231198695
  • SNAC: w6mw2t59
  • SUDOC: 030805252
  • Open Library: OL140227A
  • RKD: 439102
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00037/eu_a_0373/a0373
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 53799
  • Wd Datuak: Q65059
  • Commonscat Multimedia: Hermann Josef Abs / Q65059