Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Glaukoma[1] begiko gaixotasuna da, begi-globoan neurriz gaindiko tentsioa denean sortzen dena. Pixkanaka ikusmena galtzen da, eta ikusmen-nerbioa hondatzen du gaixotasun honek. Bat-bateko atakeak izan daitezke edo pixkanaka azal daiteke.[2]
40 urtetik gorako jendeak izaten du batez ere, baina haurrek ere izan dezakete. Begi batean azaltzen denean ez bada egoki sendatzen, beste begira heda daiteke.[3] Itsutasuna eta ikuseremua murriztea dira zeinu klinikorik nabarmenenak. Pupilak kolore berdexka hartzea dakar, eta hortik datorkio izena.[4]