Fantasmagoria

1797ko fantasmagoria baten grabatua.
Lanterna magikoa.

Fantasmagoria ilusio optikoak erabiliz sortutako antzezpena da. XVIII. mendean Étienne-Gaspard Robertek sortu zuen.[1] Nolabait, beldurrezko antzerkia bezala definitu daiteke.[2] Hasieran, Alemanian, benetazko espiritismo saioak bezala sortu ziren eta, laster, Europa osoan zabaldu ziren, batez ere XIX. mendean Erresuma Batuan.

Etimologia

Fantasmagoriak, hasiera batean, "publikoan mamuekin hitz egiteko artea" esan nahi zuen. Hitza frantsesetik dator, "phantasmagorie"; frantsesezko hitza, aldi berean, antzinako grezieratik hartu zen: "φάντασμα" (phántasma, "mamua") eta agian "αγορά" (agorá, "bilkura") -ia atzizkiarekin edo "ἀγορεύω" (agoreúō, "publikoan hitz egitea").

Hitzaren lehenengo erabilerak 1792an dokumentatu zen. Urte horretan eta izenburu horrekin Magazin Encyclopédiquen gutun bat argitaratu zen; sinatzailea ALM zen.[3] Handik gutxira, urte berean, Paul Philidor-rek, Parisko Affiches, annonces et avis divers egunkarian, bere espektakulua iragartzeko "Phantasmagorie" hitza erabili zuen; espektakuluan mamuen eta pertsonai ospetsuen itzalen agerpenak iragartzen ziren.

Erabilitako teknikak

Lanterna magikoaren erabilera.

Beldurra eta ezusteak eragiteko sistema desberdinak erabili ziren.[4]

  • Linterna magikoak: tresna horien bidez eskeletoak, deabruak eta mamuak proiektatzen ziren. Proiekzioak hormetan zein ke gainean edo pantaila sasi gardenen gainean egiten ziren. Askotan, proiektoareak mugitzen ziren efektu ugari sortuz.
  • Beldurrezko dekorazioak.
  • Erabateko iluntasuna.
  • Hitzezko aurkezpenak.
  • Soinu-efektuak.
  • Usainak.
  • Deskarga elektrikoak.
  • Sugestioa.

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz):Carlos Mesaren hitzaldia fantasmagoriari buruz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fantasmagoria Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1760363
  • Commonscat Multimedia: Phantasmagoria / Q1760363

  • Wd Datuak: Q1760363
  • Commonscat Multimedia: Phantasmagoria / Q1760363