Espainiako Indar Armatuak

Espainiako Indar Armatuak
Fuerzas Armadas Españolas
armarria
Armadak
Aireko Armada
Itsas Armada
Lurreko Armada
Buruzagiak
Komandante Gorena Filipe VI.a
Defentsa Ministroa María Dolores de Cospedal
Defentsaren Estatu Nagusiaren Burua Fernando Alejandre Martínez[1]
Gastuak
Aurrekontua 5.767 milioi € (2015)
BPG %0,53

Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada Espainia babesten duen erakunde militarra da. Buruzagi gorena Filipe VI.a erregea da; Defentsako ministroa, María Dolores de Cospedal; eta Defentsaren agintari nagusia, Fernando Alejandre Martínez jenerala. Espainiako Konstituzioan jasota dagoenez,[2] Indar Armatuak honela banatuta daude:

  • Aireko Armada
  • Itsas Armada
  • Lurreko Armada

Honez gainera, hiru armadetako militarrez osaturiko bi unitate daude: Espainiako Errege Guardia eta Larrialdi Unitate Militarra. Gerra kasuetan, Guardia Zibilak ere parte hartzen du armadan.

Misioak atzerrian

  • Afganistan: Estatua babestekoNATOaren misio batean. 1.307 militar ditu han, gehienak Heratgo laguntza-basean.
  • Bosnia eta Herzegovina: Europar Batasunaren misio batean parte hartzen du 497 militarrekin, non gehienak Sarajevon dauden.
  • Kosovo: NATOaren misio batean, 550 militarrekin.
  • Libano: NATOaren misio batean, 1.070 militarrekin.
  • Txad: NATOaren misio batean, 70 militarrekin.
  • Djibuti: 90 militar, hegazkin bat eta buke bat NATOaren pirateriaren aurkako misio batean.

Antolaketa administratiboa

Espainia zortzi lurralde militarretan banatzen da (Penintsula), bi komandantetza nagusi (Ceuta eta Melilla) eta bi kapitaintza nagusitan (Kanariak eta Balearrak).

Erreferentziak

  1. [1]
  2. Espainiar Konstituzioa, gai militarrei dagokionez.

Kanpo estekak

  • Espainiako Defentsa Ministerioa (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q326991
  • Commonscat Multimedia: Military of Spain / Q326991

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 245955472
  • Wd Datuak: Q326991
  • Commonscat Multimedia: Military of Spain / Q326991


Espainia Espainiako Indar Armatuak Espainia

Aireko ArmadaItsas ArmadaLurreko Armada

Guardia ZibilaErrege GuardiaLarrialdi Unitate Militarra

Defentsa MinisterioaDefentsaren Estatu Nagusia