Emmanuelle Joly
Emmanuelle Joly | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Emmanuelle Joly 1971ko ekainaren 2a (53 urte) Paris |
Bizilekua | Angelu |
Altuera | cm |
Pisua | kg |
Ibilbidea | |
Sponsorrak | Oxbow, Oakley |
Lorpen garrantzitsuenak | 6 aldiz Europako txapelduna |
Emmanuelle Joly Thomas (Paris, 1971ko ekainaren 2a -) surflari profesional lapurtarra da.
Historiako Euskal Herriko emakumezko surflaririk onena da. Frantses estatu mailan ere ezagunena eta txapelketarik gehien irabazi duena da. Bi eremu hauetan emakumezkoen surfaren aitzindarietakoa da.
Kirol ibilbidea
- Munduko emakumezkoen Top 20an (WCT) egona.
- Frantses estatuko taldeko kidea 1991etik.
Emaitzak
- 6 aldiz Europako txapelduna: 3 EPSAn (1998, 1999, 2003) eta 3 ISAn (1991, 1993, 1999).
- 4 aldiz frantses estatuko txapelduna: 1994, 1995, 1996, 1998.
- 4 aldiz txapeldunordea: 1999, 2001, 2002, 2004.
- 3.a 2006an, 5.a 2007an.
- 2007an "Euskal Kostalde eta Akitaniako" txapelduna.
- 3.a 1995eko Haleiwa Women Pro-n (Hawaii). Final erdietan 1999an
- 4.a 1998ko World Surfing Games-en eta 5.a 2004an.
- 1.a 2003ko WQS-n (Newquay, Ingalaterra, 5 izar; maila honetako proba bat irabazi duen euskal eta frantses estatuko herritar bakarra).
- Final laurdenetan 1996ko Jeffrey's Bay Pro-n (Hegoafrika).
- Final laurdenetan 2002ko US Open.
- Final erdietan 2003ko Durban Pro-n (Hegoafrika).
- Final laurdenetan 1993 eta 2004ko Lacanau Pro-n (La Canau, Okzitania).
- Final laurdenetan 2004ko Hossegor Pro-n (Òssagòr, Okzitania).
- Final erdietan 2004ko Newquaykoan.
Jakingarriak
Surfean aritzeko bere spot kutunak "etxekoak" direla dio: Angelukoak eta Lafitenia Bidarten.
Beti surfarekin lotuta, bere lanbidea kirol honetan entrenatzaile pertsonala izatea da. Kazetari lanak ere egiten ditu: Surfeuses Magazine aldizkarian artikulua egin ohi du eta liburu bat idatzi du.[1]
Bestelako kirol-abenturetan ere parte hartu du[2] eta behin baino gehiagotan munduari bira eman dio.
Angeluko udal politikan bere saiakera egina du: 2001eko udal hauteskundeetan 2008tik auzapeza den Jean Espilondoren zerrendan joan zen; orduan Espilondok ez zuen irabazi eta herriko etxea Robert Villenaveren zerrendak hartu zuen.
Anekdotarako, Villenaverekin Nathalie Tauziat tenislaria kontseilari atera zen.
Bi seme-alabaren ama da.
Bibliografia
- Emmanuelle Joly, Vincent Biard (egileak) eta Sylvaine Cazenave (argazkiak): Surfeuses: à la conquête des vagues, Éditions Surf Session, Angelu, 2007ko ekaina; 132 or. Emakumezko surflariez.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Joly Seaskak antolatutako Euskarabiadan.[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) (Frantsesez) Bere surf eskolako webgunea.
- (Frantsesez) Bere bloga.[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Jolyren argazkiak Angeluko Amodio Ganberan.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Euskal Herriko Surf Biltzarrak antolatutako txapelketa batean.[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q3052961