Elur-maluta

Artikulu hau elurraren formari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maluta (argipena)».
Elur-maluta
objektu fisiko naturala
Irudi gehiago
Honen parteelur

Elur-maluta elurra osatzen duen izotz partikula bat da, izotz-kristal batzuen (oro har, maluta baino 10 milioi aldiz txikiagoak) baturarekin eratua. Atmosferan sortzen dira, tenperatura eta hezetasun baldintza meteorologiko jakin batzuetan, elurra esaten diogun prezipitazio fenomenoa sortuz.

Euskaraz, elur-malo, elur-mataza eta elur-luma terminoak ere erabiltzen dira elurraren forma hau izendatzeko.[1]

Hodei bat behar bezain hotza badago, ur-lurruna izoztu egiten da eta izotzezko kristalak eratzen ditu. -40 °C eta 0 °C arteko tenperaturan, ur-lurruna hodeiko hauts zatien inguruan kristalizatzen da. Tenperatura baxuagoetan, ur-lurruna zuzenean izotzezko kristaletan izozten da.

Izotzezko kristalak hodeietan mantentzen dira oso arinak diren bitartean. Behar bezain astunak direnean, lurrera erortzen dira. Erortzean, beste izotz-kristal batzuekin elkartu daitezke elur malutak sortzeko.

Elur-maluten forma anitzak.

Erreferentziak

  1. otsaila | 2013 | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, italierazko Wikipediako «Fiocco di neve» artikulutik itzuli da; zehazki, 2020-17-4ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q550147
  • Commonscat Multimedia: Snowflakes / Q550147

  • Identifikadoreak
  • BNF: 14510624f (data)
  • GND: 4423590-2
  • LCCN: sh85123779
  • NKC: ph936738
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q550147
  • Commonscat Multimedia: Snowflakes / Q550147