Don Bowie

Don Bowie
Bizitza
Jaiotza1969ko abenduaren 9a (54 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Don Bowie (Kanada, 1969ko abenduaren 9a) eskalatzaile profesionala da. Bowiek eskalatzeko egin dituen ahaleginek Nepal, Pakistan, Tibet, Afrika, Hego Amerika, Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadako Goi Artikoko eskualderik urrunenetara eraman dute. Goi mailako alpinista izateaz gain, eskiko mendizale aditua, mendiko txirrindulari amorratua eta distantzia luzeko bidezidorretako korrikalaria da, eta idazle, zinemagile eta argazkilari gisa bere eskaladako balentriak erretratatzen dituzten hainbat proiektu garatzen ditu. Gaur egun Bowie Bishopen bizi da, Kalifornian, non Inyo konderriko Sheriffeko Bilaketa eta Erreskate Taldeko kide aktibo bezala jarduten duen.

Iñaki Otxoa de Olzaren erreskatearen saiakeran parte hartu zuen Annapurnan.

Igoera nabermenenak

  • 2005 Broad Peak (8.047m) Karakorum, Pakistan, mendebaldeko gandorra, bakarrik (7.800 metrotaraino)
  • 2006 Cho Oyu (8.188m) Tibet Himalaia, Poloniar Gandorraren aldaera (8.000 metrotaraino)
  • 2006 Annapurna^ (8.091m) Nepal Himalaia, Ekialdeko Gandorra, bide berria (7.300 metrotaraino)
  • 2007 K2 (8.611m) Karakorum, Pakistan, bide berria (6.800 metrotaraino) Abruzzi Spur (gailurra)
  • 2008 Annapurna (8.091m) Nepal Himalaia, Hego Aurpegia/Ekialdeko Gandorra (7.300 metrotaraino)
  • 2008 Distaghil Sar (7.886m) Hispar Range, Pakistan, bide berriko saiakera
  • 2008 Izenik Gabeko Mendia (5.811m) Hispar, Pakistan, lehenengo igoera (gailurra)
  • 2008 Izenik Gabeko Mendia (6.347m) Hispar, Pakistan, bigarren igoera (gailurra)
  • 2008/9 Broad Peak (8047m) Karakorum, Pakistan, Mendabaldeko Gandorra, neguan (7.000 metrotaraino)
  • 2009 Gasherbrum III (7.952m) Karakorum, Pakistan, Ipar Aurpegia, bide berria (7.300 metrotaraino)
  • 2010 Gasherbrum I (8.068m) Karakorum, Pakistan, Japoniar Korridorea (gailurra)
  • 2011 Cho Oyu (gailurra) Ueli Steckekin batera
  • 2019 Annapurna (gailurra) sei saioren ondoren

Kanpo estekak

  • Don Bowieren instagram kontua
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5292301
  • Wd Datuak: Q5292301