Cerro Corá Parke Nazionala
Cerro Corá Parke Nazionala | |
---|---|
Parque Nacional Cerro Corá Parque Nacional Cerro Kora | |
Parkea Cerro Murallatik ikusita | |
22°39′00″S 56°11′00″W / 22.65000°S 56.18333°W / -22.65000; -56.18333 | |
Azalera | 12.038 ha |
Sorrera | 1976ko otsailaren 11 |
Arduraduna | Paraguaiko Gobernua |
Cerro Corá Parke Nazionala (guaranieraz: Parque Nacional Cerro Kora, gaztelaniaz: Parque Nacional Cerro Corá) Paraguai herrialdeko Amambayko Departamenduan, Brasilgo mugatik hurbil, dagoen parke nazionala da. Paraguaiko Gobernuak sortu zuen dekretuz 1976ko otsailaren 11n.
Natura-erreserbaz gain, kultura eta historia handiko gune bat ere bada. Izan ere, 1870eko martxoaren 1ean, Aliantza Hirukoitzaren Gerraren azken borroka gertatu zen bertan. Hori dela eta, oroitarriak daude Aquidabán ibaiertzean.
Irisbideak
Parkea herrialdeko hiriburua den Asunción hiritik 454 kilometrora dago; Pedro Juan Caballero izeneko hiritik 45 kilometro hegoaldera.
Gune interesgarriak
- Cerro Murallako begiratokia.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3646784
- Multimedia: Cerro Cora National Park / Q3646784