César Vallejo

César Vallejo

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCésar Abraham Vallejo Mendoza
JaiotzaSantiago de Chuco (en) Itzuli, 1892ko martxoaren 16a
Herrialdea Peru
HeriotzaParis, 1938ko apirilaren 15a (46 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Georgette Vallejo (en) Itzuli  (1934 -  1938ko apirilaren 15a)
Hezkuntza
HeziketaNational University of Trujillo (en) Itzuli
National University of San Marcos (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, itzultzailea, kazetaria, saiakeragilea, eleberrigilea, ipuingilea eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Los heraldos negros (en) Itzuli
    El tungsteno (en) Itzuli
    Paco Yunque (en) Itzuli
    Spain, take this cup from me (en) Itzuli
    Trilce (en) Itzuli
KidetzaPartido Socialista Peruano
MugimenduaAbangoardismoa
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: 49a870ab-7aa7-42eb-86b9-c502a4ea176d Find a Grave: 7752799 Edit the value on Wikidata

César Vallejo (Santiago de Chuco, Peru, 1892ko martxoaren 16a - Paris, Frantzia, 1938ko apirilaren 15a) Peruko poeta izan zen. Hego Ameriketako literaturako poeta nagusietakoa da.

Biografia

Mestizoa zen eta bere jatorri apalak eragin handia izan zuen bere bizitzan eta lanetan. Literatura eta zuzenbideko ikasketak egin zituen.

Lehen poema liburuan, Los Heraldos negros (1918, "Mezulari beltzak"), bere obraren gai nagusia izan zirenak agertu zituen: ama eta anaia hiltzeak sortu zion atsekabea eta segurtasun-falta, bizitzaren mugak eta hustasuna, gizonaren ezintasuna gizarte-zapalkuntza eta justizia-eza gainditzeko.

1920an kartzelan sartu zuten hiru hilabetez, amerindiarren aldeko jarduera politikoa zela eta. Espetxean zela hasi zen Trilce poema-bilduma, bere lan nagusietakoa izan zena, idazten; obra horretan, alde batera utzi zuen ohiko erretorika literarioa, eta neologismo, lagunarteko esapide, berrikuntza tipografiko eta irudi erretoriko harrigarriak erabili zituen, gizonaren mugak eta ezintasunak adierazteko baliabide gisa, betiere.

1923an Fábula salvaje ("Istorio basatia") eleberri psikologiko laburra argitaratu ondoren, Parisera joan zen, eta ez zen inoiz sorterrira itzuli, bere herriarekiko lotura inoiz hautsi ez bazuen ere. Parisen, garai hartako intelektual nagusiekin harremanak izan zituen, baina politika-arazoak zirela eta, Madrila erbesteratu zen 1930ean. 1931n, gizartea hobetzeko bidea marxismoa zelakoan, Alderdi Komunistan sartu zen. 1932an Parisa itzuli zen, eta ezkutuan bizi izan zen, harik eta 1936an berriro Espainiara joan zen arte; Espainiako Gerra Zibileko bizikizunetan oinarrituak izan ziren Poemas Humanos (1939, "Giza poemak"), Vallejoren azken poesia-bilduma osatu zuten olerkiak.

Vallejoren beste zenbait lan aipagarri: Escalas melografiadas (1923), El tungsteno (1931, "Tungstenoa"), Paco Yunque (1931), Contra el secreto profesional eta El arte y la revolución (1930etik 1932ra bitartean idatziak, hil ondoren argitaratuak).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Vallejo Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q222744
  • Commonscat Multimedia: César Vallejo / Q222744

  • Wd Datuak: Q222744
  • Commonscat Multimedia: César Vallejo / Q222744