Bilboko txabolismoa

Bilboko txabolismoa 1940ko hamarkadatik aurrera, hirira etorritako milaka etorkinek hiriaren inguruko mendietan eraikitako txabola guneei deritze. Txabolak 1960ko hamarkada arte mantendu ziren.

Txabola auzuneak

Hiri osoan hainbat txabola auzo izan ziren, honakoak garrantzitsuenak dira:

  • Banderas mendia (San Inazio auzoan).
  • Uretamendi (Uretamendi auzoan).
  • Cabras mendia (San Inazio auzoan).
  • Errekalde (Errekaldeberri auzoan).
  • Urizar Dorrea (Iralabarri auzoan).
  • Olabeaga (Olabeaga auzoan).
  • Ingelesen Zelaia (Abandoibarra gunean).
  • Iturrigorri (Errekaldeberri auzoan).

Txabolismoari irtenbidea

1950eko hamarkadaren amaieran, Espainiako Etxebizitza Ministerioak, txabolismoa estatu osoan desagerarazteko asmoarekin, auzo berrien eraikitzea onartu zuen, txaboletan bizi zirenei etxebizitza duinak izateko.

Horrela, Otxarkoaga edo Astrabudua auzoak altxatu ziren, hirigunearen kanpoaldean, eta antzina ortuak zeuden tokietan.

Auzo berrien arazoak (Otxarkoaga)

Sakontzeko, irakurri: «Otxarkoaga»

Erabilitako materialen egoera txarrarengatik, eraiki eta urte gutxiren buruan hasi ziren etxebizitzak degradatzen. Laster, hasi ziren auzoakideak birgaitzea eskatzen. 1968 urtean, AFO, AUZOKO ELKARTEA (ASOCIACION DE FAMILIAS DE OTXARKOAGA) sortu zen. 1981 urtean hasi ziren lanak. 1990eko hamarkada bukaeratik, Bilboko Udalak 20 milioi euro gastatu ditu auzoko kale eta gune berdeak berriztu eta hobetzen. Horrez gain, Udalak etxebizitzak konpontzeko diru-laguntzak ematen dizkie asmo hori duten auzokoei.

Txabolismoa komunikabideetan

1960an Policarpo Fernández Azkoagak "¿Bilbao?" izeneko hamabost minutuko dokumentala egin zuen, hiriko txaboletako bizimodua erakutsiz.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Txabolei buruzko albistea ETB 2 telebista katean.
  • Janire Castrillo (2007). Bilboko txabolismoa. XX. mende erdialdeko auzo autogestionatuak. Uztaro aldizkaria, 60 zkia, 37-64 or. https://www.uztaro.eus/artikulua/61/txabolismoa-xx-mendearen-erdialdeko-auzo-autogestionatuak/933
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255235
  • Wd Datuak: Q12255235