Gipuzkoako bidegorrien mapa[1]Gironako (Katalunia) bide berde bat.
Bide berdea aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bide bat da, gehienetan alboetan landaredia duena. Bide berdeak motorrik gabeko ibilgailuentzat izan ohi dira, eta haien xedea ingurumena, natur eta kultur ondarea eta bizi kalitatea mantentzea eta hobetzea da. Oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokiak diren zabalera, malda eta gainazala dute, eta adin eta baldintza fisiko guztietako pertsonentzat egokituta daude.
Hego Euskal Herrian bide berde asko XX. mendean abandonatu ziren trenbideak baliatuz sortu dira.
Bide berdeak eta bidegorriak
Bizikleta-bideei euskaraz bidegorri ere esaten zaie. Bide berdeak bidegorri izaten dira, baina bidegorri guztiak ez dira bide berdeak, hiri barruko bidegorri guztiak ez baitira "aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bideak", kasu askotan hiri barruko desplazamenduak egiteko bizikleta-bide hutsak dira eta.
Bizikleta-bideak ikusteko mapa OpenStreetMap-en,[2]bide berdeak barne.
Gaztelaniazko "Vía verde" marka erregistratua
Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan. Estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]
Urola Ibaia (33,3 km): Iraeta-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Urretxu-Legazpi. Urolako trena zenaren ibilbidea jarraitzen du, nahiz eta ez izan ibilbide osoa.[20]
Bidasoko bide berdea (35 km, LegasatikEndarlatsaraino Nafarroako lurretan): Bidasoa ibaia bidelagun, baserriak, herri tipikoak eta bunker ahaztu bat edo beste han-hemenka dituzten larre berdeetan barna ibiltzen da. Tren Txikito esaten zioten, trenbidearen zabaleragatik (0,92m).
Plazaolako bide berdea (54 km; haietatik, 32 Nafarroan barna, Lekunberritik Andoainera): Iruñea eta Donostia lotzen zituen bapore-trenak 1958an utzi zion ibiltzeari; Lekunberriko geltokitik, berreskuratutako tartea Larraungo edo Leitzarango paisaia ederren artean doa, baso eta belardien artean.
Irunberriko arroilaren bide berdea (6,38 km, IrunberritikLedeara): kareharrizko horma bertikal-bertikalek osatutako sakanak, ibai baten xuxurlak, saiarreen hegoek moztutako airea eta tren baten triki-traka itzaliaren oihartzuna, Espainiako lehen bidaiari-tren elektrikoarena. "Irati" trena izan zen, Irunberriko Arroilaren Natur Erreserban barna zihoala.
Nafarroako erdialdea
Vasco-navarro trenaren bidea (27 km, MurietatikZuñigaraino, Nafarroan). "Cangrejero" ere esaten zioten tren horren aztarnari segika ibili nahi duenak hainbat oztopo natural gainditu beharko ditu. Kolore suabeak eta zereal-soroak nonahi zabaltzen dira mendien artean zulatutako bide horren inguruan.
Tarazonicaren bide berdea (22 km, TuteratikTarazonara): Tutera hiri monumentaletik, Ebro ibaiaren ertzetako baratzeetan sartu eta Moncayoraino eramaten gaitu, jada Aragoiko lurraldean. Tren xume hura motel samarra izaki, "Escachamatas" izengoiti dibertigarria hartu zuen.
↑Sanz Alduán, Alfonso; Bergua, Edorta (koordinatzailea). «Bizikleta eta tokiko gobernuak» (PDF) Gipuzkoako Foru Aldundia(Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
↑ abcGipuzkoa bizikletan : 10. ibilbide Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdin zehar. Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazaritza eta Ingurumen Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Agricultura y Medio Ambiente 2003 ISBN 8479074205. PMC 863167957. (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
↑«I-7 Bidasoa. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus(Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
↑«Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea» turismoa.euskadi.eus 2015-05-08 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
↑«I-5 Urola bailara. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus(Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
↑«I-4 Debarroa. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus(Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
↑(Gaztelaniaz)«V.V. del Fc Vasco - Navarro. Tramo Guipúzcoa - Itinerario de las Vías Verdes de España.» www.viasverdes.com(Noiz kontsultatua: 2019-08-21).