Beisbola Euskal Herrian

Beisbolean jokatzeko gunea Fango kiroldegian, Bilbon.

Beisbola Euskal Herrian kirol praktikatuenen artean ez badago ere, badira Euskal Herrian talde aipagarri batzuk[1]; hauexek dira lurraldez lurralde[2] 2009an zeuden guztiak:

Araba

  • Arabama Gasteiz BSC.
  • Bengalíes taldea sortu zen Laudion 2009-2010 denboraldian.

Bizkaia

Bilboko Errekaldeberri auzoko Iturrigorri kirol elkartearen egoitza zaharra.
  • San Inazio Beisbol Elkartea: Bilbokoa; Bizkaiko talde nagusia da, egun Espainiako Ohorezko mailan ari da. Errekaldeberri auzoko Fango kiroldegian jokatzen du. Izena eman dion auzoan sortu zen 1950eko hamarkadan[3].
  • SD Iturrigorri: Bilbokoa; 2. mailan ari da. Hori ere Fangon aritzen da.
  • Club Getxo Béisbol.
  • Getxoko Hartzak.

Gipuzkoa

Lapurdi

  • Les Gambas: Angeluko Giroeta (Girouette) zelaian aritzen da; Lapurdiko kostaldeko herri askotako eta aurreko esperientzietan[4] aritutakoak biltzen ditu 2006tik gutxi gorabehera[5]. Rookie League Aquitaine delakoan jolasten da.

Nafarroa

  • Béisbol Navarra: Iruñeko talde nagusi bietako bat, Amaya, Arga eta Irabia klubek elkarrekin bultzatutako proiektua da; hiru izen horiek mantentzen dituzte beheragoko kategorietan dauden taldeek. Espainiako Ohorezko mailan dago.
  • Club Deportivo Pamplona: hiriburuko beste talde nagusia. Hark ere Espainiako Ohorezko mailan dihardu.
  • Ciudad Deportiva Amaya.
  • Club Deportivo Arga.
  • Club Atlético Deportivo Irabia: 1968tik[6] izen hori daraman ikastetxean hasia, 1979an Nafarroako lehen beisbol zelaia egin zuen taldea da.

Talde horiek guztiak Iruñerrikoak dira eta urte luzeetako eskarmentua dute; gehienbat bi zelaitan aritzen dira: Iruñeko Belosobeiti auzoko CD Amayako “José Aguadero”[7] Beisbol Zelaia (zelai nagusia da, baina uholde batzuek kalte egin diote) eta Burlatako El Soto kirol-gunean dagoena. Azkenik, garai batean herrialdeko onena izan bazen ere, Aldapa taldeak ez du segitzen.

Erreferentziak

  1. 2009-2010 denboraldian espainiar estatuko Ohorezko mailako 10 taldeetatik 3 euskaldunak dira.
  2. 2009an Federazioetako webguneetan egindako kontsulten arabera; agertzen diren talde batzuek gazte mailan baino ez dituzte ekipoak edo taldea ateratzeko zailtasunak dituzte baina gutxienez Federazioetan izena emanda daude.
  3. Klubaren historia espainieraz bere webgunean.
  4. les Cats 1980ko hamarkadan, les Scuds 1990eko hamarkadan, les Atlantes 2000n sortuak...denak desagertu zirenak.
  5. Azalpena frantsesez taldearen webgunean.
  6. Klubaren historia espainieraz bere webgunean.
  7. Kirol hau gehien bultzatu zuenetako baten izena.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • CD Pamplonako beisbol taldearen historia.
  • (Gaztelaniaz) EAEko Beisbol eta Sofbol Federazioa; euskarazko bertsioa ez dabil.
  • (Gaztelaniaz) Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioa.
  • (Frantsesez) Rookie League Aquitaine-ko webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254933
  • Wd Datuak: Q12254933