Bargello jauregia

Bargello jauregia
Museo nazionale del Bargello
Palazzo Bargello
Jauregia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°46′14″N 11°15′28″E / 43.77046°N 11.25787°E / 43.77046; 11.25787
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1865
Inaugurazioa1865
Arkitektura
ArkitektoaLapo Tedesco (en) Itzuli
Azalera3.740 m²
Ondarea
Objetu kopurua10.000 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean238.713
Kontaktua
Helbideavia del Proconsolo, 4 - Firenze, Via del Proconsolo 4 eta Via Del Proconsolo 4, 50122 Firenze
E-postamailto:[email protected]
Telefonoatel:+39-055-238-8606, tel:+39-055-064-9440 eta tel:+39 055 0649440
Webgune ofiziala

Bargello jauregia (italieraz: Palazzo del Bargello) 1255ean eraikitako Florentziako jauregia da. Hasiean udalaren egoitza izan zen eta, geroago, presondegi modura funtzionatu zuen (izan ere, 1786 arte, bertako patioan jendea exekutatu zen). Bargello izeneko kargu publiko tradizionalatik datorkio izena.

Bargello Museoa

1865etik, museo nazional baten egoitza da (Museo Nazionale del Bargello), nagusiki eskulturara eskainia. Besteak beste, San Joan bataiotegiko bigarren atearen eraikuntzarako lehiaketan (1401) Lorenzo Ghibertik eta Filippo Brunelleschik, aurkeztutako Isaaken sakrifizioaren diseinuak erakusten ditu.

Bargellon erakusten diren beste maisu lan batzuk, honako hauek dira:

  • Bako, Michelangelorena
  • David, Donatellorena
  • San Jorgeren Tabernakulua, Donatellorena
  • Bako, Jacopo Sansovinorena
  • Arkitektura, Joan Boloniakoarena

Datu bitxi bezala, Honolulu Hale, AEBetako Honolulu hiriaren gune zibikoaren patioa eta eskailera, Bargelloren eredua jarraituz diseinatu ziren.

Galeria

Kanpo estekak

  • (Italieraz):Museoaren webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q388448
  • Commonscat Multimedia: Museo del Bargello / Q388448

  • Wd Datuak: Q388448
  • Commonscat Multimedia: Museo del Bargello / Q388448