Arrada (geografia)

Marseillako arrada
Artikulu hau badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrada (argipena)».

Arrada itsasadar zabala eta aski itxia da, ontzientzat babesgarri ona gertatzen dena.[1] Gune itxi bat da, itsasora irekitzen dena, badia edo golko bat baino estuagoa. Itsasorako irekidura oso estua bada, pasabideak itsasarte izena hartzen du. Bere hedaduragatik, ezin dugu estuarioarekin nahastu.[2]

Deskribapena

Erresaka-korronteetatik eta mareetatik babestuta, portutik kanpoko eremu gisa erabil daiteke, non ontziek helmugako portura sartzeko txandaren zain dauden bitartean aingura arrastatu edo galdu gabe arrazoizko segurtasunez ainguratu dezaketen.[3] Modu artifizialean sor dezakete harri-lubeten edo dikeen bidez. Arrada naturalek babesa eskaintzen dute ekaitzen aurrean, eta, sarri, itsas base bezala erabiltzen dituzte. Arradak ez daude itxita, bere ainguraketa-eremua, itsasoko haizeetara irekita baitago.[4]

Galeria

  • Singapurko arrada
    Singapurko arrada
  • Texelko arrada, 1671. urteko margolana
    Texelko arrada, 1671. urteko margolana
  • Villefranche-sur-merreko arrada
    Villefranche-sur-merreko arrada
  • AGIA ZONI III itsasontzia Pireoko arradan
    AGIA ZONI III itsasontzia Pireoko arradan
  • Volvo Ocean Race 2012 Lorienteko arradan
    Volvo Ocean Race 2012 Lorienteko arradan
  • Trondheimgo arrada, 1906
    Trondheimgo arrada, 1906
  • Golden Fleece ontzia arrada batean anguratzen (Jack Spurling, 1929)
    Golden Fleece ontzia arrada batean anguratzen (Jack Spurling, 1929)

Arrada ospetsuak

Egungo portu asko hasieran arradak ziren (Fremantle, Rio de Janeiro, San Diego, San Francisco, Sydney). Hala era oraindik arrada natural asko daude:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. arrada. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Ingelesez) Roadstead: Extensive Definition. .
  3. (Ingelesez) Port Construction and Rehabilitation. in: United States Army technical manual, TM 5-360.. Washington: Government Printing Office.
  4. Walker, George K.. (2012). Definitions for the Law of the Sea: Terms Not Defined by the 1982 Convention. Leiden: Martinus Nijhoff Publishers.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q913035
  • Commonscat Multimedia: Roadsteads / Q913035

  • Wd Datuak: Q913035
  • Commonscat Multimedia: Roadsteads / Q913035