Aralarko natura parkea

Aralarko natura parkea Aralarko mendilerroan kokaturiko Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren natura parkea da, Goierri eta Tolosaldean kokaturikoa

Eusko Jaurlaritzak 1994ko apirilaren 26an izendatu zuen natura parke[1].

Ikuspegia Txindokitik.

Deskribapena

Aralar aldea, Gipuzkoan kokaturik, paisaien edertasunagatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aniztasunagatik nabarmentzen da. Naturgune hau babestea funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan alde gutxitara hedatzen diren espezie askoren kontserbaziorako. Abeltzaintza oso garrantzitsua da Aralarren, eta mendikatean zehar banatzen diren monumentu megalitiko ugariek erakusten duten bezala, lurralde honetan antzinatik praktikatzen den erabilera. Gipuzkoan tradiziorik handieneko mendialdeetarikoa da, eta bertan egiten den jolas erabilera ere garrantzi handikoa da.

Aralarko Parke Naturalak 10.956 hektareako azalera biltzen du bere baitan, Gipuzkoako Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibiako udal mugarteei eta Enirio-Aralar mankomunitateko lurraldeari dagozkienak.

Fauna eta flora

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat Espainiako lege batetik hartu da. Testua jabari publikoa da eta ez du copyrightik, Espainiako jabetza intelektualaren legeko 13. artikuluaren arabera (ikus Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22koa).
  1. 168/1994 Dekretua, apirilaren 26koa, Aralar aldea parke naturaltzat jotzen duena[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Aralar Natur Parkea Euskadi.net webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253808
  • Wd Datuak: Q12253808