Anega

Gaztelar anega erdiko edukiera zuen kutxa (Cuenca).

Anega antzinako edukiera-neurria da, zerealetarako erabiltzen zena; hamabi lakariren baliokidea da, eta baita neurri horretan sartzen den ale-kopurua ere.[1]

Neurria

Anegaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Anerdia, hortaz, 24 kilo zen. Haren erdia, 12 bat kilo, gaitzeru batean sartzen zen, eta azken horren laurden bat, hiru bat kilo, hartzen zuen lakari batek[2].

Gaztelan fanega zuen izena eta 55,5 litro zuen. Hitza arabierazko faníqa (arabiera klasikoan fanīqah lurra garraiatzeko zakua da) dator. Gaztelaniaz, azalera-unitate moduan erabiltzen bazuten ere, euskarak bi hitz ditu: golde lurra hain zuzen ere.

Bergarako Udaletxeko arkupeetako zutabea eskuineko izkinan. Anega eta beste neurri batzuk tailatuta.
Anega bat eta beste neurri motak neurtzeko irudiak tailatuta daude Bergarako Udaletxeko arkupeetako zutabe batean.


Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anega. .
  2. Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1395506
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 5483
  • Wd Datuak: Q1395506


Euskal Herriko neurri zaharrak

Masa: arroa • libra • ontza • kilate • kintal • erralde

Edukiera: arroa • pitxer • kahizerregu • txopin • anega • anerdiagaitzerualakari • lakari-laurdena

Azalera: gizalurgolde lurraerregu-lurra

Luzera: legoaitsas legoaitsas miliabesaldiakanaarra • oina • hazbeteagizabetea • korapiloa