Andoni Egaña

Andoni Egaña

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndoni Egaña Makazaga
JaiotzaZarautz, 1961eko urriaren 2a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta bertsolaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Gipuzkoako Urrezko Domina  (2006)
KidetzaEuskaltzaindia
Genero artistikoaolerkigintza

Literaturaren Zubitegia: 172 Musicbrainz: 10436179-c1df-47d8-a7ac-fe345823237b Discogs: 3003032 Edit the value on Wikidata

Andoni Egaña Makatzaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a) bertsolaria eta euskal idazlea da. Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (lauak jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005); beste inork ez du halakorik lortu. Euskal Filologian lizentziatua, euskaltzain Urgazlea da.[1]

Bertsolaritzan ezaguna bada ere, telebistarako gidoiak ere idazten ditu; eta hainbat esparru landu ditu literaturan, baita kazetaritza artikulu ugari ere.

Bertsolari gizan, haren lorpenak handiak dira, baita gaiaren inguruan egin dituen ikerketa lanak ere, bai bertsoaren sorkuntzaren gainean eta baita bertsolaritzaren mugimenduari dagokionez ere. Gaur egungo bertsolaritzari buruzko teorizazioan aitzindarietako bat da.n

Artikulu asko idatzi ditu El Diario Vascon, Euskaldunon Egunkaria, Argian, Berrian-eta, baita disko batzuk egin ere.[2]

Bertsolaritza

Lehenengo finala 1986anː Jon Enbeita, Peñagarikano, Iñaki Murua, Lopategi Amuriza, Sebastian Lizaso, eta Andoni Egaña. Jon Sarasua falta da argazkian. Lizaso izan zen txapelduna.

Txapelketak

Sariak

Lanak

Narratiba

  • Sokratikoek ere badute ama ipuin bilduma (1989, Erein)
  • Pausoa noiz luzatu (1998, EEF-Alberdania). 1999 Euskadi Literatura Saria.

Saiakera

  • Hogeita bina (2004, Hariadna)

Haur eta gazte literatura

  • Mendian (2000, Alberdania)
  • Zaudete geldi pixka batean (1999, Elkar)
  • Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? (2000, Elkarlanean)

Biografia

Bertso saioa Allurralden (Andoain, 1995-03-19. Aiurri aldizkaria)

Artikuluak

  • Aitaren batean (1990, Elkar)

Beste generoak

Diskak

Erreferentziak

  1. Euskaltzain urgazleak - E. (Noiz kontsultatua: 2017-03-24).
  2. «Andoni Egaña Makazaga» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-04-07).

Ikus, gainera

  • Zarauztar ospetsuen zerrenda

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Andoni Egaña
  • «Andoni Egaña», Literaturaren Zubitegia.
  • Elkarrizketa Argia astekarian
  • Andoni Egaña BDB Bertsolaritzaren datu-basea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8198780
  • Commonscat Multimedia: Andoni Egaña / Q8198780
  • Wikiquote Aipu famatuak: Andoni Egaña

  • Wd Datuak: Q8198780
  • Commonscat Multimedia: Andoni Egaña / Q8198780
  • Wikiquote Aipu famatuak: Andoni Egaña