Aldaketa teknologiko

Aldaketa teknologikoa edo garapen teknologikoa teknologiaren edo prozesuen asmakuntza, berrikuntza eta hedapen ziklo orokorra da. [1] [2] Funtsean, aldaketa teknologikoak teknologien asmakuntza (prozesuena ere) eta horien komertzializazioa (edo kode ireki gisa askatzea)ikerketa eta garapenaren bidez, teknologien etengabeko hobekuntza, eta teknologien hedapena industrian edo gizartean.

Aldaketa teknologikoaren hasierako eredua, 3 faserekin: asmakuntza, berrikuntza eta hedapena

Aldaketa teknologikoaren modelatzea

Bere lehen garaietan, aldaketa teknologikoa "Berrikuntzaren Eredu Lineal" moduan irudikatu zen, baina gaur egun, neurri handi batean, baztertu da eredu hori; eta ikerketaren, garapenaren, hedapenaren eta erabileraren fase guztietan berrikuntza barneratzen dituen aldaketa teknologikoaren eredu batek ordezkatu du. Aldaketa teknologikoa maiz ikasketa kurba baten bidez modelatzen da.

Aldaketa teknologikoa sarri beste eredu batzuetan barneratzen da (adibidez, klima-aldaketaren ereduetan) eta askotan faktore exogenotzat hartzen zen. Egun, aldiz, maizago sailkatzen da faktore endogeno gisa. Hau da, eragin dezakegun zerbait dela irudikatzen da.

Asmakuntza

Zerbait berria sortzea, edo teknologia "iraultzea" da asmakuntzaren helburua eta ikerkuntzarekin dago lotuta. Teknologia berriak patentatu ohi dira, ingurune industrialetan behinik behin, ustiatzeko eskubideen jabetza mantentzeko.

Hedapena

Hedapena teknologia gizartean edo industrian zabaltzean datza. Teknologiaren teoria baten hedapenak, oro har, S formako kurbari jarraitzen dio; izan ere, teknologiaren lehen bertsioak ez dira arrakastatsuak, baina geroago berrikuntza-aldi arrakastatsu bat izaten da, ezarpen askorekin, eta, azkenik, behera egiten du, teknologia horrek merkatuan potentzial maximoa lortu ondoren.

Aldaketa teknologikoa gizarte-prozesu gisa

Aldaketa teknologikoa gizarte-prozesu gisa onartzen da, testuinguru sozialaren eta komunikazioaren garrantzian oinarrituta. Eredu horren arabera, aldaketa teknologikoa aldaketa sozial baten ondorioa da, non ekoizleek, teknologia ezartzen eta beste batzuek ere (gobernuak, esaterako) parte hartzen duten, jokalari horiengan kultura-ingurunek, erakunde politikoek eta marketin-estrategiek eragin handia dutela.

Elementuak

Aldaketa teknologikoaren prozesuaren funtsezko lau elementu nabarmendu dira: 1) teknologia berritzaile bat (2) hainbat kanalen bidez komunikatua (3) sistema sozial bateko kideei (4) denbora batez ezar dezaten. Elementu horiek Everett M. Rogers-en berrikuntzen hedapenaren teoriatik eratorri dira.

Erreferentziak

  1. Derived from Jaffe et al. (2002) Environmental Policy and technological Change and Schumpeter (1942) Capitalism, Socialisme and Democracy by Joost.vp on 26 August 2008
  2. From [[The New Palgrave Dictionary of technical change" by S. Metcalfe.
      • "biased and biased technological change" by Peter L. Rousseau.
      • "skill-biased technical change" by Giovanni L. Violante.

Ikus, gainera

  • Berrikuntza 
  • Iraultza teknologikoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q762702
  • Identifikadoreak
  • BNF: 11939593v (data)
  • GND: 4059252-2
  • NKC: ph306815
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 013843
  • Wd Datuak: Q762702